Recoletos pasealekua
Recoletos pasealekua (gaztelaniaz Paseo de Recoletos) Espainiako Madril hiriburuan dagoen pasealeku bat da. Nahiz eta 500 metroko luzera bakarrik izan, hiriko pasealeku garrantzitsuenetako bat da. Hiriko lorategi edo zumarkale zaharrena da. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako modari jarraituz Boulevard izena jaso zuen.
Recoletos pasealekua | |
---|---|
Geografia | |
Luzera | 0,6 km |
Lurraldea | Madril, Centro eta Salamanca |
Ezaugarriak | |
Loturak | Alcalá kalea Calle Salustiano Olózaga Calle del Marqués del Duero, Madrid (en) Calle de Recoletos, Madrid (en) calle de Bárbara de Bragança (en) Genova kalea (Madril) Calle del Almirante, Madrid (en) Calle de Prim, Madrid (en) Calle de Villanueva, Madrid (en) Zibeles plaza Kolon plaza Calle de Jorge Juan (en) |
Izena
aldatuIzena antzina pasealeku honen ibilbidean zegoen errekoletoar fraideen Copacabanako komentuari zor dio.
Kokalekua
aldatuErdialdea barrutian dago. Hego-iparraldeko norantzan doa, Zibeles plazan hasi eta Kolon plazan amaituz.
Kultura eta turismoa
aldatuPasealekuaren erditik oinezkoen eremua doa, hau lorategi, estatua eta iturriez ugariz betea dago, bai eta terraza bat edo besteren bat ere, tartean Recoletos Terraza, El Espejo Kafetegia edota Gijón Kafetegi historikoaren terraza ere. Pasealeku honetan eta urtean zehar oinezkoek honako ekitaldi hauek ikusgai edo bisitagai dituzte:
- Madrilgo Antzinako eta Aukerako Liburu Azoka
- Artisautza Azoka
- Madrilgo Liburu Zahar eta Antzinakoaren Udazkeneko Azoka
- Martxoaren 27ero Munduko Antzerkiaren Eguna ospatzen da, eta hainbat ekitaldien artean, bertan dagoen Ramón María del Valle-Inclánen estatuari bufanda zuria jartzen zaio.
Ondarea
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Recoletos pasealekua. Madril Historikoa (Gaztelaniaz)