Linaresko jauregia
Linaresko jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. 1992. urteaz geroztik Amerika Etxea kultura-erakundearen egoitza da.
Linaresko jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Paseo del Prado and Buen Retiro, a landscape of Arts and Sciences | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°25′12″N 3°41′32″W / 40.4199°N 3.6921°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | |
Jabea | Casa de América |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Carlos Colubí (en) Adolf Ombrecht (en) |
Estiloa | Neobarrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004230 |
Kokalekua
aldatuAurrealdea do fatxada nagusia Zibeles plazara begira du, bestelakoan, eraikina Recoletos pasealekua eta Alcalá kalearen arteko elkargunean dago.
Historia
aldatu1872an lehenbiziko Linaresko markesak eta Llantenoko bizkondeak ziren José de Murga y Reolid eta Raimunda de Osorio y Ortegak Madrilgo Udalari 3.064 metroko solairua erosi zioten. Eraikuntza lanen ardura Carlos Colubí udal arkitektoari eman zioten, honek Adolf Ombrecht frantziar arkitektoaren diseinuak oinarritzat hartuz eraiki zuen. Eraikinaren atal batzuk Manuel Aníbal Álvarez arkitektoak eginak dira, tartean, lorategira daraman marmolezko eskailera, zalditegia edota Panpinen Etxe ospetsua. 1884an Linaresko markesak jauregian bizitzen jarri ziren, baina eraikuntza lanak ez ziren 1900. urterarte guztiz amaitu.
Kondaira
aldatuAzkenaldian jauregi honek bere inguruko mamuei buruzko kondairaren ondorioz ospea bereganatu du, honen arabera, jauregian lehenbiziko Linaresko markesen mamuak bertan agertzen omen dira, bai eta ustez euren alaba den neskato batena ere.
-
Linaresko jauregia, alboan Recoletos pasealekua eta urrutira Colón dorreak.
-
Jauregiaren areto bateko sapaila.
-
Fatxada nagusiko xehetasuna.
-
Eskailera.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |
- Linaresko jauregia. Madril Historikoa (Gaztelaniaz)
- Linaresko jauregirako bisita birtuala (Gaztelaniaz)