Chrysanthia viridissima
Chrysanthia viridissima edemeridoen familiako kakalardoa da. Europa guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].
Chrysanthia viridissima | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Oedemeridae |
Generoa | Chrysanthia |
Espeziea | Chrysanthia viridissima Linnaeus, 1758 |
Deskribapena
aldatuKakalardo txikia da, 7-10 mm hartzen baititu gehienez. Gorputz biguna eta luzanga du, burua ere luzea da. Baraila bifidoak ditu eta antena luze filiformeak ditu hamaika segmentuz osatuak. Pronotoa ere luzanga da, bihotz itxurakoa[2].
Gorputzak kolore metalikoak ditu, berde edo kobre distira dutenak, eta oso puntukatuak dira. Espeziearen viridissima izena latinetik dator eta "oso berdea" esan nahi du euskaraz. Hakak eta adarrak ilunak dira.
Habitata
aldatuEuropa guztian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Errusiaraino eta Balkanetaraino[3]. Lore ugari dituzten zelaiak eta koniferoen basoak atsegin ditu[2].
Bizi zikloa
aldatuKakalardo helduak uda aldean ikusten dira, maiatzetik uztailera. Apiazeoen loreetako polenaz eta nektarraz elikatzen dira. Arrautzak usteltzen ari diren enbor edo sustraietan jartzen dituzte eta handik jaiotzen diren beldarrak xilofagoak dira[4].
Iruditegia
aldatu-
Chrysanthia viridissima lore artean.
-
Chrysanthia viridissima, alboko ikuspegia.
-
Chrysanthia viridissima, azpialdea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b «Chrysanthia viridissima | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2012-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Magazine, Waste. «Guía de insectos en Waste Magazine» Waste Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).