Christian Egenolff edo Egenolph, baita ere Christian Egenolff, Nagusia (Hadamar, 1502ko uztailaren 26a - Frankfurt am Main, 1555eko otsailaren 9a),[1] Frankfurteko lehendabiziko inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua izan zen. Bere inprimategian Adam Ries, Erasmo Rotterdamgoa eta Ulrich von Hutten egileen liburuak berrargitaratu ziren.[2] Egenolffek argitaratutako liburuen artean Herbarum, arborum, fruticum frumentorum ac legaminum... izenburukoak ospe berezia eman zion.

Christian Egenolff

Bizitza
JaiotzaHadamar1502ko uztailaren 26a
Herrialdea Alemania
HeriotzaFrankfurt am Main1555eko otsailaren 9a (52 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaJohannes Gutenberg University Mainz (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea eta argitaratzailea
Lantokia(k)Estrasburgo
Frankfurt am Main eta Marburg

Discogs: 3360735 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Egenolff 1516an Mainzko Unibertsitatean Humanitateak ikasi zituen. Ondoren, ogibide moduan, Estrasburgon argitalgintzari ekin zion; han Wolfgang Küpfelekin lan egin zuen. Margarethe Karpf-ekin ezkondu zen. 1530an Frankfurt am Mainera joan zen eta han buru-belarri argitaratzaile eta inpresio lanari ekin zion. Hogeita bost urtetan 400 liburu argitaratu zituen. Liburu horietan Nuremberg hiriko Hans Sebald Beham eta Virgil Solis ilustratzaileen laguntza izan zuen. 1555an Frankfurten hil eta Peterskirchhofen lurperatua izan zen. Haren familiak 1602 arte inprimategi negozioarekin jarraitu zuen.

 
Herbarum, arborum, fruticum, frumentorum ac leguminem liburuaren xafla bat
 

Herbarum, arborum, fruticum, frumentorum ac leguminem

Egenolff Nafarroan aldatu

Egenolffenen liburu bat, Herbarum, arborum, fruticum frumentorum ac legaminum alegia, Orreagako kolegiatan gordeta dago. 1552ko data erakusten du. Liburuan ikusten diren "ex libris"en arabera liburuaren hasierako jabea Nicola Hiradier izan zen baina ez bakarra. Urteen poderioz eskuz esku ibili zen, Orregan bukatu arte. Tarteko jabeek liburuan oharrak gehitu zituzten; horietako batek liburuan jasotako espezien gaztelaniazko izenekin batera valentzierakoak jarri zituen, hizkuntza horretan botanika alorreko normalkuntzaren bidean saiakera goiztiarra izanik.[3] Liburu horrek Dioscorede liburu klasikoak hasitako bidea jarraitu zuen: landareen eta animalien deskribaneak sendabide moduan erabiltzeko. 2001an Vianako Printzea instituzioak liburuaren berreskurapena ahal bideratu zuen eta, ondoren, Nafarroako Gobernuak faksimile moduan berrargitatu zuen.

Eponimoa aldatu

Bibliografía aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. The Death of History
  2. Hessen
  3. Roberto San Martín, 2001an, LIII orrialdean.
  4. Gen. Fil. [Schott] t. 16. 1834
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Egenolff