Cho Chang Harry Potterren serieko pertsonaia bat da, protagonismo handi samarra duena laugarren eta bosgarren liburuetan (Harry Potter eta Suaren Kopa eta Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuetan, alegia).

Cho Chang
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
JardueraQuidditch player (en) Itzuli
ikaslea
Familia
Bikotekidea(k)Cedric Diggory
Harry Potter
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli

Informazioa aldatu

Cho, Harry baino urtebete zaharragoa da, eta Hogwartseko Ravenclaw etxekoa da. Quidditchean jokatzen du eta Ravenclaweko quidditch-taldeko bilatzailea da. 1995-96 ikasturtean Dumbledoreren Armadako kidea bihurtzen da, Harryrentzat oso partaide garrantzitsua bihurtuz.

Ez dago bere gurasoen inguruko informaziorik; dakiguna da, bere amak Magiako Ministerioan egiten duela lan, Dolores Umbridgeren esanetan. Lagun aldetik, Cho, neska-talde batez inguratuta egoten da beti, nahiz eta neska-talde horretako neska baten izena bakarrik dakigun, eta hori Marietta Edgecombe da.

Bere lehenengo agerpena hirugarren liburuan (Harry Potter eta Azkabango presoa) egiten du, eta Harryk polita dela deskribatzen du. Hurrengo urtean Hufflepuff etxekoa den eta Hiru Aztien Torneoan Hogwartseko txapeldun bezala irteten den Cedric Diggoryren mutil-laguna da Cho, eta beraien erlazioa Lord Voldemortek Cedric hiltzean amaitzen da. Chok horregatik oso gaizki pasatzen du, eta hurrengo urtean Harryrekin irteten hasten da, baina zoritxarrez segituan mozten dute. 1996-97 ikasturtean Michael Cornerrekin ateratzen da.

J.K Rowling idazlearen arabera, Cho Txina edo Mongolia ingurukoa izan daiteke, izenaren arabera, eta baita deskribapenaren arabera ere.

Protagonismoa aldatu

Choren protagonismoa laugarren eta bosgarren liburuetan da nahiko garrantzitsua, nahiz eta hirugarren, seigarren eta zazpigarren liburuetan ere azaltzen den.

1993-94 ikasturtean Harryk Ravenclaw eta Gryffindoren arteko quidditch-partidan ezagutzen du Cho, eta Harryk irabazten duen arren, Chok nolabaiteko adiskidetasun bat hasten du Harryrekin non 1994-95 ikasturtean antzematen dena. Munduko Quidditch Kopan elkar ikusten dute, eta Harry eta Cedric sailkatzen direnean Hogwartseko txapeldun bezala Hiru Aztien Torneoan, Chok biak animatzen ditu

Urte hartan bertan, Eguberrietarako dantzaldirako, Cho Cedricekin gelditzen da, baina oso damututa azaltzen da Cho Harryk eskatzen dionean. Beranduago, Ron Weasley, Hermione Granger eta Gabrielle Delacourekin batera, bigarren proban aintzira hondoan egoten da lozorroan eta Cedricek askatzen du. Ikasturte-amaieran kolpe gogorra jasotzen du Cedric hiltzean eta oso gaizki pasatzen du.

1995-96 ikasturtean gogotsu sartzen da Dumbledoreren Armadan, baina Cedricekiko sentimenduek gainezka eragiten diote, eta ia negar besterik ez du egiten. Eguberrietan, Harryri musu ematen dio eta elkarrekin irteten hasten dira, baina erlazio hori 1996ko otsailaren 14ean eteten da, zeren Cho Hermionerengatik jeloskor jartzen baita. Beranduago adiskidetu egiten dira, baina Aste Santuetan, Mariettak Dolores Umbridgeri Dumbledorereren Armadako hainbat gauza kontatzen dizkio, eta honek Harry harrapatzea lortzen du, eta baita Albus Dumbledorek Hogwartseko zuzendaritzari uko egitea ere.

Horregatik, Cho Mariettaren alde ateratzen da, eta berriro sortzen du liskarra bere eta Harryren artean, izan ere horregatik Mariettari aurpegia peka itsusiz betetzen zaiolako. Horrek erabat itxiarazten du Harry eta Choren arteko adiskidetasuna. Cho, bere aldetik Michael Cornerekin irteten hasten da

1996-97 ikasturtean Cho lotsatuta agertzen da, eta ez dio Harryri aurpegira begiratzen, eta 1997-98 ikasturtean Chok Hogwartseko Gerran parte hartzen du Neville Longbottomen zuzendaritzapean. Harryri Ravenclaweko dorrera laguntzeko prest agertzen da, bide batez adiskidetzeko, baina Ginny Weasleyk Luna Lovegood egokiagoa dela esaten du, eta horregatik Cho dezepzionatuta egoten da. Hogwartseko Gerran borrokatzen du eta onik irteten da. J.K. Rowlingen arabera, Cho muggle batekin ezkontzen da etorkizunean

Zineko interpretazioa aldatu

Harry Potterren laugarren eta bosgarren filmetan Cho Katie Leung aktore eskoziarrak interpretatzen du, eta zurrumurruen arabera seigarren filmerako ere itzuliko litzateke Katie Cho interpretatzera.

Bitxikeria bezala Daniel Radclieffek, Harry Potter interpretatzen duen aktoreak esaten du Katiek oso ongi musukatu zuela bosgarren filmean, eta baita asko kosta zitzaiela eszena hori grabatzea ere. Izan ere 24 toma behar izan zituzten eszena hura behar bezala grabatzeko

Kanpo estekak aldatu