Bilaketa motor

Bilaketa motorra edo bilatzaile konputagailu sistemetan informazioa bilatzeko garatutako informazioa eskuratzeko sistema da. Besteak beste, World Wide Web, Intranet eta ordenagailu lokaletan bilaketak egiteko balio dezake. Bilaketa motorrek baldintza batzuk zehaztuz horiek betetzen dituzten elementuak eskuratzea ahalbidetzen du. Baldintza horiek hitz edo perpaus baten bidezko kontsulten bitartez zehazten dira normalean. Emaitza bezala erakusten duen elementuen zerrenda garrantziaren araberako hurrenkera beherakorrean azaldu ohi da. Emaitza egokiak itzuli ahal izateko bilatzailean gordetako edukiak sarritan eguneratu behar izaten dira.

Bilatzailearen funtzionamenduaAldatu

Bilatzaile batek honela funtzionatzen du:

  1. Bilaketa-termino bat jartzen da (hitz bat, esaldi bat...), gako-hitz edo keywords izenekoak, eta bilaketa-motorrek bilatzen ari garen informazioarekin hitz horiek dauden webguneen zerrendekin erantzungo dute.[1]
  2. Robotak, armiarmak edo adimendun agenteak sarea arakatzen du.            
  3. Programa indexatzaileak lortutako informazioa aztertu eta deszifratzen du.
  4. Informazioa datu-base erraldoi batean sartzen da eta hiperlinken bidez bilatzen dute galderaren erantzuna..
  5. Galderak egiteko sistema bat dago (formularioa).
  6. Emaitzen zerrenda ematen da, hurrenkera algoritmo batek erabakita.  
  7. Hori guztia algoritmo oso konplexuen bidez egiten da, eta  algoritmo horrek webguneak aztertu eta "ranking" deitzen den horretan antolatzen dituzte webguneak. Rankingean posizio hobea izateak bilaketaren lehen emaitzen artean jartzea erraztuko du.                                                      
  8. Horregatik da hain garrantzitsua webgune baten optimizazioa, bilatzaileek zure webgunea lehen postuetan jar dezaten; izan ere, Googlen ez bazaude, edo, hobeto esanda, Googleko lehen postuetan ez bazaude, ez zara existitzen.
  9. Informazioa eskatzen dugunean lehenengo memorian (katxean) gordetako kopia begiratuko du, erantzuna oso azkarra izaten ahalbidetuz.

Bilatzaile motakAldatu

Bilatzaile orokorrakAldatu

Bilatzaile orokorrak edo bilaketa-tresnak ezinbesteko tresnak dira. Hauek, bilaketa orokorra baimentzen dute, web-orrien osotasunaren gainean, edo aurretiz aukeratutako sailkatutatuko azpidirektorioen gainean. Bilatzaile hauen artean, Google-ek eta PageRank-aren teknologiak iraultza eragin du web bilaketan.[2]

Euskarazko bilatzaile orokor ezagunenak Elebila eta Kaixo dira.

MetabilatzaileakAldatu

Metabilatzaile kontzeptua informatika eremuan erabiltzen da, datuak bilatzeko erabiltzen den bilaketa-tresna aztertzeko sistemari erreferentzia eginez. Bilatzaile konbentzionalek ez bezala, ez du datu-base propiorik, baizik eta gainerakoen datu-baseetan arakatzen du. Metabilatzaileak, beraz, artxiboetan eta bilatzaileen direktorioetan bilatzen dute informazioa. Erabiltzaileak, bilaketa bat egiterakoan, kanpoko erregistro desberdinetan aurkitutakoaren konbinazioa jasotzen du emaitz bezala. [3]

Metacrawler, Ixquick, Clusty, Excite eta HotBot dira bilatzaile mota honetako adibide batzuk.

Bilatzaile espezifikoakAldatu

Gai-eremu zehatz batean bilaketak egiteko tresnak. Mota askotakoak daude, gaiaren arabera.Datu-base batek bere informazioa eskaintzen du. Adibidez, IMBD. Bilatzaile batek besteek (web orri, datu base, blog, komunikabide eta abarrek) duten informazioa aurkitzeko aukera ematen digute[4]. Adibidez, Google News.

Beste sailkapen batzukAldatu

Iturriaren araberaAldatu

  • Mahaigaineko bilaketa.
  • Bilaketa federatua.
  • Giza bilatzailea.
  • Meta-bilatzaile motorra.
  • Multi-bilatzailea.
  • Bilaketa agregatzailea.
  • Web bilatzailea.

Eduki motaren araberaAldatu

  • Testu osoa bilatzea. (Bilatzaile orokorrak esaten zaie).
  • Irudien bilaketa.
  • Bideo bilatzailea.

Interfaze bidezkoakAldatu

  • Bilaketa inkrementala.
  • Berehalako erantzuna.
  • Bilaketa semantikoa.
  • Hautapenean oinarritutako bilaketa.
  • Ahotsaren bilaketa.

Gaiaren araberaAldatu

  • Datu base bibliografikoa.
  • Enpresen intraneteko bilaketa.
  • Medikuntzako literatura berreskuratzea.
  • Bilaketa bertikala.

Informazio bilaketakAldatu

Sarean informazioa bilatzeko hainbat puntu hartu behar dira kontuan.

Bilaketak planifikatuAldatu

  • Informazioaren formatua adierazi bilaketan, hala nola argazkiak, bideoak, albisteak...
  • Ideia zehazkiak txertatu. Informazio gehigarri hori data, hizkuntza edo eta formatua izan daitezke.
  • Gako hitzak sartu. Sinonimoak, hitz bakarrak edo askok balio dute bilaketa planifikatzeko.

Nola bilatu Google-nAldatu

  • Bilaketan ez du ezertan eragiten hitzak letra larrian edota xehean idazteak, ezta tildea duten ere. Bilatzaileak hizkiak hartzen ditu bilaketa gauzatzeko.
  • Ez ditu kontuan hartzen azentu-markak eta dieresiak.
  • Bilaketak zehazteko hainbat sinbolo ditugu, bilaketa aurreratua[5] pantaila horietako bat da.
  • Esaldia edota hitzen ordena zehatza egiteko, termino horiek kakotxen artean jarriko ditugu: “ “. Norbaiten zitazioa bilatu nahi izanez gero erabili daiteke hau.
  • Bolearrak: AND edo ezer ez, OR, - (ez)
  • () AND eta OR konbinatzeko
  • Tituluan: allintitle: Liburu bat bilatzerakoan adibidez, allintitle bilatu izenaren inguruan zehazteko bilaketaren informazioa.
  • Helbidean: allinurl: Esteka bat bilatu nahi izanez gero.
  • Webgune zehatz batean egiteko bilaketa: site: Adibidez: site:www.ehu.eus
  • Formatu zehatza: filetype: PDF, JPG, WMA,...

Googlen hegemoniak sortzen dituen arazoakAldatu

Bilatzaileak erabiltzerakoan erabiltzaileek hainbat arazo dituzte informazioa bilatzerako orduan.:

  • Google erabiltzen da soilik informazioa bilatzerako orduan.
  • Pertsona gutxi joaten dira emaitzen bigarren orrialdera. Lehenengo orrialdean dauden web-orriak “clik”-en %91,5a metatzen dute.[6]
  • Google-en politika zerbitzuan adierazita dago datuak erabili daitezkeela hainbat kasuetarako, publizitatea bideratzeko adibidez. [7]

Web bilatzaile batzukAldatu

SearX instantziakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Cómo funciona un buscador?» www.esepestudio.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  2. «Buscadores generales en internet | Biblioteca DUOC UC» www.duoc.cl . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  3. (Gaztelaniaz) «Definición de metabuscador — Definicion.de» Definición.de . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  4. «Buscadores específicos y webs temáticas» www.uv.es . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  5. (Gaztelaniaz) Voy a tener suerte. 2020-02-07 . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  6. (Gaztelaniaz) «Si estás en la segunda página de Google no existes» Marketing en Internet, Posicionamiento web y mucho más 2013-06-22 . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  7. «Política de Privacidad – Privacidad y Condiciones – Google» policies.google.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-12.
  8. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  9. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  10. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  11. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  12. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.
  13. (Ingelesez) «Mozilla Observatory» observatory.mozilla.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-27.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu