Luna Lovegood fikziozko pertsonaia da, J. K. Rowlingen Harry Potterren liburu-sailean. Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuan agertu zen lehenbizikoz. Honela deskribatzen da: ilea nahasi eta horixka, eta begirada zorabiatua eta ameslaria aurpegian.[1][2]

Luna Lovegood
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza1981eko otsailaren 13a
HerrialdeaErresuma Batua
Sexuaemakumezkoa
EgoitzaLovegood House (en) Itzuli
Jardueramagizoologist (en) Itzuli
ikaslea
Familia
AitaXenophilius Lovegood
Ezkontidea(k)Rolf Scamander (en) Itzuli
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli
EtsaiakLord Voldemort

Deskribapena

aldatu

Rowling-ek esan izan du Luna "anti-Hermione" dela, Lunak gauzak fedez sinesten baititu; Hermionek, berriz, gertaerei eta logikari erreparatzen die.[3] Hermionek behin eta berriz konbentzitu nahi du Luna bere sinesmenak txorakeriak direla, baina ez du ezer lortzen.

Txoro samar agertu arren, Lunak pertzepzio azkarrak ditu giza izaeraren gainean, eta Harryk bere zintzotasun eta trebetasuna aprezaitzen ditu. Berak ere lagunak ere oso aintzat hartzen ditu.

 
Lunaren jantzi bat.

Lunaren bi gurasoak aztiak dira. Bere aita, Xenophilius Lovegood, Punttalakurloa aldizkariaren editorea da, eta Lunak dio agerkari horrek "jendeak ezagutu behar dituen istorio garrantzitsuak" argitaratzen dituela, nahiz eta beste batzuentzat, funts gutxiko kontuen argitaldari bat den. Lunak dioenez, sorgin aparta izan zen bere ama, eta sorginkeria-esperimentu bat gaizki atera zenean hil zen. Bederatzi urte besterik ez zituela ikusi zuen Lunak bere amaren heriotza, eta horregatik gaitasuna du thestralak ikusteko, besteentzat ikusezinak diren animalia magikoak.[4]

Filmetan

aldatu

Evanna Lynch aktore irlandarrak interpretatu zuen Luna Harry Potterren film sortan.[5] Bere webgunean, Rowling-ek papererako "perfektua" deitu zion Lynchi.[6] Aktoreak ile horia zuritu behar izan zuen papera egiteko, eta kritikaren onespena izan zuen interpretazio haiengatik.[7][8][9]

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Luna Lovegood» artikulutik itzulia izan da, 2024-05-20 data duen 1224817582 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-05-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) «10 Facts About Luna Lovegood They Leave Out Of The Movies» ScreenRant 2019-06-20.
  2. (Ingelesez) Leishmann, Rachel. (2019-04-13). «Luna Lovegood: The importance of that kind of character to kids everywhere» Wizards and What Not.
  3. J.K. Rowling at the Royal Albert Hall. MSN 26 June 2003.
  4. (Ingelesez) Goldstein, Ian. (2021-02-11). «The Sad Truth About Luna Lovegood That Harry Potter Fans Forget» Looper.com.
  5. Luna Lovegood role has been cast. CBBC 2006-02-02.
  6. Rowling: "Evanna is perfect". HPANA 2006-04-05.
  7. Lizo's interview with Luna Lovegood from CBBC. Retrieved on 30 July 2007.
  8. (Ingelesez) Busch, Jenna. (2019-04-10). «The Resiliency Of Luna Lovegood» Syfy.
  9. (Ingelesez) Granshaw, Lisa. (2018-02-13). «7 Reasons Why Luna Lovegood Is Our Favorite Ravenclaw In Harry Potter» Syfy.

Kanpo estekak

aldatu