Chlorophorus figuratus
Chlorophorus figuratus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Scopolik 1763an deskribatu zuena. Europa guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1][2].
Chlorophorus figuratus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Clytini |
Generoa | Chlorophorus |
Espeziea | Chlorophorus figuratus Scopoli, 1763 |
Deskribapena
aldatuTamaina txikiko kakalardoa da, 8-13 mm-ko luzera baino ez du[3]. Gorputza luzea eta zilindriko samarra da. Burua eta pronotoa beltzak dira baina ile labur grisez estalita daude. Elitroak beltzak baina lerro eta puntu gris argiz egindako marrazkiak dituzte, horrek ematen dio figuratus izena, "figuraz apaindua" esan nahi du[4].
Habitata
aldatuEuropa guztian zabaldurik dago Kazakhstan eta Kaukaso alderarte[3]. Zelai eta baso ertz eguzkitsuak atsegin ditu. Helduak apiazeoen loreen infloreszentziatan aurkitzen dira gehienetan.
Bizi zikloa
aldatuBi urtetako zikloa betetzen dute. Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira[3]. Arrautzak enbor hiletan jartzen dituzte eta larbak haietako zuraz elikatzen dira[5]; hurritzetan, gaztainondotan, aranondotan, elorri beltzetan eta basaerramutan agertzen dira. Udaberria hasterakoan pupa eratzen dute eta maiatzean ateratzen dira imagoak[3].
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ a b c d «Chlorophorus figuratus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Photo overview Cerambycidae (longhorn beetles) of Germany - kerbtier.de» www.kerbtier.de (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Chlorophorus figuratus – Plant Parasites of Europe» bladmineerders.nl (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).