Chloé Pelle
Chloé Pelle (Paris, Frantzia, 1989ko azaroaren 14a), hamabosteko eta zazpiko nazioarteko errugbi-jokalari frantziarra da, eta hegaleko gisa jokatzen du RC Chilly-Mazarin klubarekin 2020tik eta Frantziako selekzioarekin 2011tik.
Chloé Pelle | |
---|---|
![]() (2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1989ko azaroaren 14a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | École centrale de Lille Versailles-Saint-Quentin-en-Yvelinesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa hegalekoa harroina prop (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuChloé Pelle 1989ko azaroaren 14an jaio zen Parisen[1]. Gaztaroan, saskibaloian[2] aritu zen 12 urtez. 20 urterekin, ordea, Lilleko eskola nagusira joaten da, eta, bertan, zazpiko errugbian jokatzen hasten da; ondoren, Lilleko Lille Métropole rugby club villeneuvois emakumeen errugbi-klubean sartu zen. Ingeniaritzan eta kriptografiari aplikatutako matematiketan graduatuta dago[2][3].
2011ko urriaren 29an, Frantziak Italiaren aurka jokatuko duen nazioarteko partidan debutatuko du. 2017an, Irlandako hamabosteko errugbiko Emakumeen Mundu Kopa jokatzeko hautatu zuten[4][5]. Halaber, Frantziako zazpiko errugbiko emakumeen taldeko kide ere bada.
2018ko ekainean, Lille Métropole RCV taldea utzi, eta Stade français Parisen sartu zen. Geroago, postua aldatu, eta harroin moduan ariko da hamabosteko errugbian.
2021ean, David Courteixek Tokioko Udako Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautatu zuen. Urdinek (Frantziako selekzioa) zilarrezko domina jaso zuten[6][7].
Olinpiar Jokoak
aldatu2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Frantziako taldearekin, Zeelanda Berriko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Frantziako taldea: Coralie Bertrand, Anne-Cécile Ciofani, Caroline Drouin, Camille Grassineau, Lina Guérin, Fanny Horta, Shannon Izar, Chloé Jacquet, Carla Neisen, Séraphine Okemba, Chloé Pelle eta Jade Ulutule-k[8][9].
Emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia emakumeak[10]. |
Gainerako lorpenak
aldatuFrantziako zazpiko taldea
aldatu- Munduko Errugbi Kopa:
- 2018: Munduko Errugbi Kopako finalista: Oracle Park, San Francisco, AEB.
Ohoreak
aldatu- Merituaren Nazio Ordenaren Zaldun (2021eko irailaren 8ko dekretua).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Média guide - FRANCE 7 FEMININ - HSBC NEW ZEALAND SEVENS 2019-2020. 24 janvier 2020..
- ↑ a b présentation sur le dossier destiné aux médias de la fédération française de rugby (p. 29)
- ↑ Jérôme Prévot. (22 août 2017). Chloé Pelle: un cerveau supersonique. .
- ↑ France féminines : Le groupe pour la Coupe du monde
- ↑ Rugby : quatre Villeneuvoises en coupe du monde
- ↑ L'équipe féminine de France 7 pour les JO. 2021-07-05..
- ↑ Les Bleues en argent aux JO de Tokyo. 31 juillet 2021.
- ↑ «Chloé Pelle» olympedia.org 2022-02-22an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Chloé Pelle»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2022-02-22an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)