Cheddar gazta

Cheddar gazta Ingalaterrako hego-mendebaldeko Somerset eskualdean ekoiztu ohi den gazta da, jatorria izen bereko Cheddar udalerrian du. Egitura nahiko gogorra eta kolore horixka ditu. Behi esnez egina da, gehienetan pasteurizatua. Errsuma Batuko gazta mota ezagunena da, herrialde horretako gaztagintza ekoizpenaren ehuneko 51a suposatzen du. Berez, Europar Batasunaeuropar Batasunean Berezko Jatorrizko Izendapenik ez duenez, "cheddar gazta" oso hedatua dagoen izendapena da, halere, jatorrizko cheddar gazta Ingalaterra hegomendebalako konderrietako esnez ekoiztutakoa da (Somerset, Devon, Dorset edo Kornualles), "West Country Farmhouse Cheddar" izena jasotzen duelarik.

Cheddar
Somerset-Cheddar.jpg
Jatorrizko herrialdea Ingalaterra
EskualdeaSomerset
HiriaCheddar
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaMaiz
EgituraGogorra
Zahartze denbora3-18 hilabete, motaren arabera
ZiurtagiriaWest Country Farmhouse Cheddar PDO, Orkney Scottish Island Cheddar PGI

Nahiz eta jatorriz Ingalaterrako gazta mota izan, gaur egun mundu osoko herrialde askotan ekoiztu ohi da, tartean Eskozia, Irlanda, Kanada, Hegoafrika, Zeelanda Berria, Argentina, Australia eta Suedia. AEBtako bigarren gazta ezagun eta erabiliena da, Mozzarella ospetsuaren ondoren.

Sandwich eta hanburgesetan oso ohikoa den gazta da.

Kanpo estekakAldatu