Charlie Faulkner

hamabosteko errugbilari britainiarra

Anthony George "Charlie" Faulkner (Newport, 1941eko otsailaren 27a - 2023ko otsailaren 9a) galestar hamabosteko errugbilari eta entrenatzailea izan zen, harroin postuan aritzen zena.[1][2]

Charlie Faulkner
Bizitza
JaiotzaNewport1941eko otsailaren 27a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2023ko otsailaren 9a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Barbarians-
Galesko errugbi selekzioa1975eko urtarrilaren 18a-1979ko otsailaren 17a
19
4
Cross Keys RFC (en) Itzuli-
Pontypool RFC (en) Itzuli-
British and Irish Lions1977-1977
 
Posizio edo espezialitateaharroina

Discogs: 3935447 Edit the value on Wikidata

Funtsezko jokalaria izan zen 1970eko hamarkadako Pontypool RFC taldean. Bobby Windsor eta Graham Pricerekin batera, Viet Gwent edo Pontypooleko aurrealdeko lerroa deiturikoa osatu zuen. Gainera, Newport Saracens RFC, Cross Keys RFC, Barbarian F.C. eta Monmouthshire taldeetan jokatu zuen.

Galesko errugbi selekzioarekin 1975ean jokatu zuen lehen partida 34 urterekin eta 27 jokatu zituen guztira. British and Irish Lions taldearen 1977ko biran ere parte hartu zuen.

Erretiratu ondoren Newport RFC entrenatu zuen. Judo-gerriko beltza izan zen, eta galdategi bateko langilea.

Erreferentziak aldatu