Charles Ives

musikagile estatubatuarra

Charles Edward Ives (Danbury, Connecticut, AEB, 1874ko urriaren 20a - New York, AEB, 1954ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Charles Ives

Bizitza
JaiotzaDanbury1874ko urriaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1954ko maiatzaren 19a (79 urte)
Hobiratze lekuaWooster Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaGeorge Ives
AmaMary Elizabeth Parmelee
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Hopkins School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Horatio William Parker
Jarduerak
Jarduerakaktuarioa eta musikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoasinfonia
Musika instrumentuaorganoa

charlesives.org
IMDB: nm0412323 Allocine: 733919 Allmovie: p238197
Souncloud: charles-ives-official Spotify: 73s17iW5LTtXRMVoofi9sU iTunes: 239763 Last fm: Charles+Ives Musicbrainz: eb87b85e-857d-4c11-8aa9-4c55f3b54880 Discogs: 202092 IMSLP: Category:Ives,_Charles Allmusic: mn0000109472 Find a Grave: 533 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

14 urteetarako Danburyko Eliza Baptistako organo-jotzailea zen, eta, 17 urte zituela, aintzat hartzeko moduko lan bat idatzia zuen jadanik: Variations on America.

1894an Yaleko Unibertsitatean sartu eta konposizioa ikasi zuen, Horatio Parkerrekin, eta organoa, Dudley Buckekin.

Musikagile berezia, independentea eta berritzailea izan zen. Bi orkestratarako duoak idazteraino ausartu zen; bakoitzak klabe eta erritmo desberdinez jotzen zuen. Aurrea hartu zien Stravinskiri polirritmoak erabiltzen, Milhaudi politonalitatean eta Bartóki disonantzian. Bere musika landugabetzat jo izan bada ere, guztiz sofistikatua da. Lekuz kanpo dauden edo disonanteak diren elementuak ezarri zituen bigarren planoan, bere jaioterriko musika banden oroigarri.

Azken urteetan ondu zuen musika Mahlerren gustukoa zen; Mahlerrek ez zuen, hala ere, Ivesen obrarik zuzendu, laster hil baitzen.

Bere lanen artean aipagarrienak: orkestrarako musika: New England Holidays, Three Places in New England, lau sinfonia; korurako musika: Lincoln the Great Commoner, The New River salmoak; ganbera-musika: The Indians, Largo; pianorako musika: 20 estudio, 2 sonata (bigarrena, Sonata Concord izenekoa, haren maisulantzat jotzen da); organorako musika, abestiak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ives  

Erreferentziak

aldatu