Charles Gwathmey
Charles Gwathmey (Charlotte, Ipar Carolina, 1938ko ekainaren 19a - New York, 2009ko abuztuaren 3a) estatubatuar arkitektoa izan zen.
Charles Gwathmey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Charlotte, 1938ko ekainaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2009ko abuztuaren 3a (71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia hestegorriko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea High School of Music & Art (en) Yale School of Architecture (en) University of Pennsylvania School of Design (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Yale Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Texasko Unibertsitatea Austinen Pratt Institute (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Arkitektura-ikasketak egin zituen Pennsylvaniako Unibertsitatean (1956-1959) eta Yaleko Unibertsitatean (1962an). Frantzian ikasketak sakondu ondoren, irakasle gisa hasi zen lanean 1964an, Yale, Princeton, Harvard eta Columbiako unibertsitateetan, hitzaldiak emateaz eta arkitektura-lehiaketetan parte hartzeaz gainera. Gwathmey-Siegel Architects konpainia sortu zuen 1966an, Robert Siegelekin batera. Arazo eta premia batzuen azken erantzun gisa proposatzen zuten biek arkitektura: bezeroaren beharrak, eraikuntzaren funtzioa eta abar hartu behar zirela kontuan. 1970ean, Arnold W. Brunner arkitektura saria jasotzen zuen arkitekto gazteena bihurtu zen. Lan nagusiak hauek dira: Tolan etxea (1971, Long Island, New York), Cogan etxea (1972, East Hampton, New York), Perinton egoitza (1975, Rochestertik hurbil), Disney World Convention Center (1991, Orlando, Florida) eta Solomon R. Guggenheim Museoaren zabaltze- eta berritze-lanak (1992, New York).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.