Charikar (persieraz: چاریکار‎) Koh Daman bailarako hiri nagusia da, bai eta Afganistan iparraldeko Parwan probintziako hiriburua ere. 171,200 biztanle inguruko populazioa dauka,[1] tajik-nagusitasunarekin.[2]

Charikar
چاریکار
چاریکار
Hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaParwan probintzia
Jatorrizko izenaچاریکار
Geografia
Koordenatuak35°01′N 69°10′E / 35.02°N 69.17°E / 35.02; 69.17
Map
Altuera1.600 m
Demografia
Biztanleria171.200 (2015)
0 (2015)

Afganistango NH01 autobidearen parean dago kokaturik, Kabuletik 69 kilometrora, iparraldeko probintzietarako bidean; hala, bidaiariak Charikarretik igaroko dira Mazar-i-Xarif, Kunduz edo Puli Khumri-ra doazenean. Kabuletik gertu egon arren, hiri-area osatzen duen lursailaren erdia baino zertxobait gehiago ez dago eraikita. Eraikitako lursailetatik, ia erdia bizitegikoa da (%37), eta beste erdia partzela hutsak (%32), eraikitako azaleraren %19a hartzen duen errepide-sare batekin.[3] Charikar Panjshir haranaren atarian dago, non Shamaliko lautadek Hindu Kush mendi-adarrekin topo egiten duten. Charikar bere zeramika eta kalitate handiko mahatsengatik da ezaguna.

Charikar hiribarruak 96,039 biztanle zituen 2015ean, 4 polizia-barrutitan banaturikoak (Nahiak). 3,025 hektareako azalera osoarekin, 10,671 etxebizitza daude guztira Charikarren.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Afganistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.