Chang Yani
Chang Yani (txinera sinplifikatuz: 昌雅妮; pinyinez: Chāng Yǎnī) (Hengyang, Hunan, 2001eko abenduaren 7a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa sinkronizatuan eta brontzezkoa bakarka.
Chang Yani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xiantao City (en) , 2001eko abenduaren 7a (23 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
Ibilbidea
aldatu2017an Munduko txapelduna izan zen 3 m sinkronizatuan Shi Tingmaorekin. 2021ean Chen Yiwenekin bikotea osatu eta Tokion jokaturiko Munduko Kopako garaileak izan ziren 3 metroko sinkronizatuan. Ordutrik aurrera batera aritu dira. 2022[1], 2023 eta 2024an Munduko txapeldunak izan ziren. 2024an 3 m tranpolinean, bakarka, lehenengo aldiz aurrea hartu zion Chen Yiweni eta urrezko domina eskuratu zuen.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 3 m sinkronizatuan [2] eta brontzezko domina eskuratu zuen bakarkako proban.[3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | 3 m sinkronizatua | |
2024 | Paris | 3 m plataforma | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Budapest | 3 m sinkronizatua | |
2022 | Budapest | 3 m sinkronizatua | |
2022 | Budapest | 3 m plataforma | |
2023 | Fukuoka | 3 m sinkronizatua | |
2023 | Fukuoka | 3 m plataforma | |
2024 | Doha | 3 m sinkronizatua | |
2024 | Doha | 3 m plataforma |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «China head for diving sweep at World Championships» France 24 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «China triumph in shooting and diving on golden opening day in Paris» The Straits Times 2024-07-27 ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-08-10). «Chen Yiwen Wins Women's 3m Springboard, China Now One Gold Away From Diving Sweep» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).