Kristalezko igel

Centrolenidae» orritik birbideratua)

Kristalezko igelak anfibio anuro familia mota bat da. Hego Amerikatik eta Erdialdeko Amerikatik datorre, eta zuhaitzetako igela da, hau da zuhaitzetan bizitzen dira. Bere ezaugarririk ezagunena kristalezko sabela eta kristalezko hankak daukala dirudiela da, eta hori bere izena ematen deutso, Kristalezko igela. Gaur egun, desagertzeko zorian daude, uraren kutsadura eta basogabetzearen ondorioz[1].

Kristalezko igel
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
Familia Centrolenidae
Taylor, 1951
Banaketa mapa

Taxonomia aldatu

Edward H. Taylorrek 1945ean proposatu zuen Centrolenidae familia. Centrolenidae familia, anuroen familiakoa da (talde monofiletikoa). Aldez aurretik, Centrolenidae familia, zuhaitz-igelen familiarekin (Hylidae) lotuta zegoela esan zuten; hala ere, duela gutxi egindako azterketa filogenetikoen erantzunak desberdinak izan dira, Centrolenidae eta haren anaia, Allophrynidae familia, Leptodactylidae familiarekin lotura estuagoa dutela esan dute[2].

Centrolenidae familian 156 espezie dagoz[3].

 
Centrolene robledo

Ezaugarriak aldatu

Kristalezko igela, 19 eta 24mm artean neurtzen dau[4]. Bere pisua, 70 eta 80g hartean da[4]. Zuhaitzeko igelak dira, eta normalean zuhaitzeko igelak begiak alboetara begiratzen daukiez, baina kristalezko igelak desberdinak dira, begiak aurrera begira dituzte[5].Igel honek baliagarriak dira zenbait gaixotasun ikertzeko, animalia disekzionatu gabe edo hil beharrik gabe. Familia honetako igelak, eskuetako hezur batean, irtengune txiki bat dute hezurrean, hori da familiako igel bat ezagutzeko balio duen ezaugarri nagusia eta zuhaitz-igel horrei adarretatik igotzean hobeto heltzeko laguntzen dieten muskulu batzuez ainguratuta daude [6]. Normalean 10 urte baino gehiago bizitzen dira. Beste alde batetik, bere begiak argi infragorria islatzeko gaitasuna ditue.

 
Cochranella mache

Desagertzeko arriskua aldatu

Centrolenidae familian, espezieen% 50 desagertzeko arriskuan daude, hauetako bat Cochranella mache kristalezko igela da[7]. Batez ere, euren bizilekua suntsitzearekin, abeltzaintza-jardueren hedapenarekin eta uraren kutsaduragatik desagertzeko arriskuan daude[8].

Kamuflajea aldatu

Ez dute denbora askorik ematen lurrean, batez ere ugalketa gabeko denboraldian, une horreetan zuhaitzen errezelean egoten saiatzen dira. Normalean, atsedena hartzeko leku erosoa bilatzen dute, harrapariren baten biktima izateaz arduratu gabe, izan ere, bizkarran dituen pigmentazio berdeari esker, bizi diren hostoetan kamuflatzen baitira[9].

 
Sabel gardena

Azala aldatu

Bere ezaugarririk garrantzitsuena bere azala da, kristalezko igelak deitzen den familia bat da, baina bakarrik familia honen laurdena sabel gardena dauka. Sabel gardena dituenak Hyalinobatrachinae subfamilia barruan dagozenak dira. Kristalezko igelak ez dira horrela deitzen, hauskorrak direlako, baizik eta haien hezurrak eta barne-organoak beren gorputz-adarrak estaltzen dituen azal zeharrargiaren bidez ikus daitezkeelako. Bere azala defentsa-mekanismo boteretsua da[10]. Flexioko hanken anatomiari esker, aurreranzko eta alboetaranzko jauzia egin dezakete, eta hori erabilgarria da defentsa-maniobretarako.

Bizilekua aldatu

Erdialdeko eta Hego Amerikako hegoaldeko mendietan bizi dira, Mexiko, Panama, Venezuela, Bolivia, Amazonas eta Orinoko ibaien arroetan zehar, Guayanas mendigunean, Brasilgo hego-ekialdean eta Argentinako iparraldean, eta Kolonbia osoan zehar[11]. Eremu horiek epelak eta hezeak dira, eta harrapariz betetako landaredi berdea dute. Oso ugariak dira Kolonbian, eta horregatik da herrialde honetako 500 pisuko txanponaren sinboloa. Zuhaitz-igelak dira eta oihanpean, zuhaitz-geruzan edo ibai eta oihan tropikalen erreken ondoko eremuetan bizi dira[12].

Elikadura aldatu

Kristalezko igela gauez ibiltzen den espeziea da, eta eguzkia sartzen denean, bere janaria biltzen du. Dieta haragijalea du. Batez ere, tamaina txikiagoko intsektuez, hala nola inurriak, armiarma txikiak, kilkerrak eta euliak[8] . Intsektu horiek zuhaitzen hostoetan, adarretan edo enborretan aurkitzen dituzte. Lurrera jaisten direnean aprobetxatzen dabe inguruko eltxoak jateko. Horretarako, beren mingaina erabiltzen dute ehizatzeko[13]. Kristalezko igelak pazientzia handiz itxaroten dau, intsektua hurbildu arte. Gero, une egokia denean, intsektuaren gainera doaz, ahoa irekita, harrapakina kontsumitzeko.

Ugalketa aldatu

 
Kristalezko igelaren arrautzak

Basoko animali hauen ugalketa prozesua arrek emeak erakartzeko egiten dituzten bokalizazioekin hasten da, baina batzuetan soinu asko dagoenez dantza bat egiten dabe, burua eta hankak mugituz[14]. Ondoren, estalketaren etapa hasten da, arra dagoen orri edo arrokaren gainean. Ernalketa kanpotik egiten denez, emeak jartzen dituen arrautzak ernaltzen ditu arra, hau da, obiparoak dira. Nabarmentzekoa da Centrolenidaetako eme bakoitza gehienez ere 30 arrautz uzteko gai dela, eta aitaren zaintzapean geratzen direla. Aitak, gainera, beste eme batzuei deitzen deutse, ugaltzen jarraitzeko[15]. Emeen beste pribilegio bat da haiek hautatzen dituztela arrak; horretarako, ar bakoitzak lurralde bat bilatu eta babesten du, eta gauero abesten du, bikote bat erakartzeko. Ar batzuk, eme askoren errunaldiak izan ditzakete haien ardurapean. Beste batzuk ez dira inoiz aukeratzen eta bizitza osoan bakarrik abesten dute[16].

Arrautzaren eklosioa eta garapena aldatu

Arrautzak, arraren menpean gelditzen dira, eta geroago zuhaitzen hostoetan usten dabez, normalean erreka baten alboan dagoan zuhaitz baten. Eklosioa gertatzen denean, ur-ingurunera erortzen dira zuzenean zapaburu moduan, eta igelak egiterakoan errekatik hurbil dauden zuhaitzetara joaten dira. Uretan daudela, beste igel batzuen moduan, zapaburutik izanda igeletan konbertitzen dira, guztiz garatzen eta gorputza lurreko bizitzara egokitzeko[17].

Erreferentzia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Rana de cristal - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. «Centrolenidae > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  3. «Amphibian Species of the World» amphibiansoftheworld.amnh.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Las raras ranas de cristal vistas en Bolivia por primera vez en 18 años» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  5. (Gaztelaniaz) Thomas, María Eugenia. (2018-12-13). «Hábitos y características de la rana de cristal» Mis Animales (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  6. (Gaztelaniaz) User, Super. «Descubriendo los secretos de las ranas de cristal» conexiones.usfq.edu.ec (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  7. (Ingelesez) Cisneros-Heredia, Diego F.. (2009-12-13). «Rana de Cristal en Peligro Crítico de Extinción por pérdida de hábitat» Diego F. Cisneros-Heredia (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  8. a b Polanía, Yesenia. «Rana de cristal: el hallazgo de una especie en peligro de extinción» www.radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. (Gaztelaniaz) Pablo, Carlos de. (2020-05-28). «La ranas de cristal esconden un nuevo tipo de camuflaje en su piel» EL ÁGORA DIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  10. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Las ranas de cristal revelan una nueva forma de camuflaje» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) «▷ Rana De Cristal: Características, Tipos y Habitat | Animales Exóticoss 🐸» Animales Exóticos 2020-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  12. (Gaztelaniaz) «La rana de la moneda» Cerosetenta 2013-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  13. (Gaztelaniaz) Portillo, German; Portillo, German. (2020-05-25). «Rana de cristal: características, hábitat, alimentación y reproducción» InfoAnimales (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  14. (Gaztelaniaz) «Estas ranas de cristal bailan para atraer la atención de las hembras en un hábitat ruidoso» Agencia SINC (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  15. (Gaztelaniaz) ▷ Rana De Cristal » Características, Alimentación, Hábitat, Reproducción, Depredadores. 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  16. (Gaztelaniaz) «¿Qué secretos esconden las ranas de cristal?» Noticias ambientales 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. (Ingelesez) Rana de cristal. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).

Kanpo estekak aldatu