Filadelfiako Nazioarteko Erakusketa (1876)

Centennial Exposition» orritik birbideratua)

1876ko Filadelfiako Nazioarteko Erakusketa edo Centennial Exposition Ameriketako Estatu Batuetako Filadelfia hirian egin zen nazioarteko erakusketa izan zen. Erakusketa honekin Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren ehun urte ospatu nahi izan ziren. Irekiera maiatzaren 10ean izan zen, azaroaren 10ean ixteko.[1] Europatik kanpo egin zen lehen erakusketa handia izan zen Filadelfiakoa.[2]

Filadelfiako Nazioarteko Erakusketa (1876)
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Pennsylvania
County of PennsylvaniaPhiladelphia konderria (Pennsylvania)
Pennsylvaniako hiriaFiladelfia
Koordenatuak39°58′46″N 75°12′33″W / 39.9794°N 75.2092°W / 39.9794; -75.2092
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876ko maiatzaren 10a
Memorial Hall.

Ezaugarriak aldatu

Erakusketa horretan 35 herrialdek hartu zuten parte. Erakusketak 115 hektarea bete zuen eta, guztira, 10.000.000 bisitari izan zituen; beraz, arrakasta erabatekoa izan zen. Erakusketaren kostea 5.907.706 eurotan kalkulatu da. Erakusketa honetan zenbait aparatu berriak ezagutzera eman ziren: telefonoa, idazteko makina, josteko makina, Thonet aulkia...

Memorial Hall aldatu

Erakusketaren eraikin nagusia Memorial Hall izan zen. 1875-76 bitartean eraiki zen eta 1881ean desmuntatu eta saldu egin zen. Garai hartan munduko eraikinik handiena izan zen. Mendeurreneko Batzordeak Henry Pettit arkitektoa eta Joseph M. Wilson ingeniaria aukeratu zituen bere diseinu eta eraikuntzarako. Eraikina lau aldeetan atariez inguratuta zegoen. Eraikinaren ekialdeko sarrera bagoientzako sarbide gisa erabiltzen zen eta eraikinaren hegoaldeko sarrera tranbientzako eraikinaren sarrera nagusi gisa. Iparraldeak eraikin nagusia arte galeriarekin lotzen zuen eta mendebaldeak makineria eta nekazaritza erakusteko balio zuen. Eraikinaren fatxada Bess of Hardwicken Hardwick Halleko jauregi ingelesean inspiratuta dago.[3]

Eraikinaren barruan, erakusketak sareta batean antolatu ziren. Estatu Batuetako Erakusketak eraikinaren erdian jarri ziren, eta atzerriko erakusketak zentroaren inguruan antolatu ziren. Eraikin nagusiaren barruko erakusketak meatzaritza, metalurgia, manufaktura, hezkuntza eta zientzia landu zituzten. Atzerriko komisarioen bulegoak eraikinaren alboetan jarri ziren, alboko pasabideetan, erakutsitako produktuen inguruan.

Euskal saritua aldatu

Eibarko Plazido Zuloagak aurkeztu zituen burnizko objektuei esker sari bat jaso zuen; objektu horietan damaskinatu teknika erabili zituen, urrezko eta zilarrezko inkrustazioekin.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Gross, Linda P.; Snyder, Theresa R. (2005). Philadelphia's 1876 Centennial Exhibition. Arcadia Publishing. ISBN 0-7385-3888-4.
  2. https://helvia.uco.es/xmlui/bitstream/handle/10396/13104/ambitos20_08.pdf?sequence=1&isAllowed=y
  3. Moisset, Inés (2016). «Bess de Hardwick c. 1527-1608». Un día | una arquitecta 2.[1]
  4. https://web.archive.org/web/20211107100922/https://webs.ucm.es/info/gma/filadelfia1876.html

Kanpo estekak aldatu