Casey Stoney

futbolari britainiarra

Casey Jean Stoney (Basildon, Inglaterra, 1982ko maiatzaren 13a) futbol entrenatzaile eta jokalari ohia da. National Women's Soccer club ligan parte hartzen duen San Diego taldearen entrenatzailea da. Defentsa oso moldakorra zen eta bere futbolari ibilbidea 2018an bukatu zuen eta Selezio inglesarekin 100 partidu baino gehiago jokatu zituen 2000. urtean lehen aldiz debutatu ondoren. 2017an, FIFA Women's world cup eko final laurdenetara iritsi zen. 2012 an, Stoneyek Faye white kapitaina ordezkatu zuen eta urte berean Londreseko Olinpiar Jokoetarako ere kapitain izendatu zuten. 2015ean Britainiar Inperioaren Ordenaren (ingelesez: Most Excellent Order of the British Empire) kide izendatu zuten. Bere jokalari ibilbidea Liverpool Ladies taldean bukatu zuen eta entrenatzaile gisa hasi zen 2018ko ekainaren 8an emakumezkoen Manchester United taldean.

Casey Stoney

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCasey Jean Stoney
JaiotzaBasildon (en) Itzuli1982ko maiatzaren 13a (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Arsenal Football Club1999 / 2002
England women's national football team2000 / 2012
Charlton Athletic F.C.2002 / 2007
Charlton Athletic W.F.C.2002 / 2007
Chelsea Football Club (emakumezkoak)2007 / 2011
Lincoln Ladies F.C.2011 / 2013381
Great Britain women's Olympic association football team2012 / 201451
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua64 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: CaseyStoney FIFA: 190218 UEFA: 47841 Edit the value on Wikidata

Talde ibilbidea aldatu

Lehen urteak eta debut profesionala aldatu

1994an Casey Stoney Chelsea taldearen kide bihurtu zen 12 urte zituela eta 1999an lehen debut profesionala egin zuen Arsenal talde inglesean.

Charlton Athletic (2002-2007) aldatu

2002ko udan Charlton Athletic taldean sartu zen, gehiago jolasteko asmoarekin. Loughborougheko Unibertsitatean Ingalaterrako Futbol Elkartearen Jokalarien Garapenerako Zentro Nazionalean beka bat lortu zuen. Ondoren taldearen kapitain bilakatu zen eta Women's FA Cup txapelketako finalerdietara eraman zuen bere taldea.

2007an gizonezkoen taldea mailaz jeitsi zenean emakumeen taldea desagertu zen. Stoney erabaki honen kontra azaldu zen.

Chelsea (2007-2011) aldatu

2007ko uztailean, Chelsea taldeak fitxatu zuen Stoney Steve Jonesek dimisioa eman ondoren, 2009ko otsailean jokalari-entrenatzaile bihurtu zen denboraldia amaitu arte.

Lincoln Ladies (2011-2014) aldatu

2010eko martxoaren 13an, Stoneyk Lincoln Ladiesekin sinatu zuela iragarri zuen. Erabaki hau Lanaldi osoan entrenatzeko aukera eskaini ziotenean hartu zuen.

Arsenal (2014-2016) aldatu

2014an berriz ere bere talde ohira itzuli zen 2 urteko kontratua sinatuz.

Liverpool (2016-2018) aldatu

2016ko abenduaren 16an Liverpool taldeak jokalaria fitxatu zuela iragarri zuen eta bertan jokatu zuen bere azken partidua 2018ko otsailaren 21ean.

Ibilbide internazionala aldatu

Inglaterra aldatu

Beheko kategorietako batzuetan parte hartu ondoren, Stoneyk 2002ko abuztuan debutatu zuen lehen aldiz Inglaterrako selekzioarekin, Frantziaren aurkako partida batean. Denbora gutxira Defentsa titularra edo eztabaidaezina bihurtu zen. 2005eko Algarveko Kopan, bere lehen gola sartu zuen Portugalen aurkako partida batean.

2005eko Eurokopan Inglaterrako Selekzioarekin jokatzeko aukeratua izan zen, baina ez zuen minuturik izan. Honen ondorioz, Selekziotik erretiratzearen ideia eduki zuen.

2007ko Mundialean defentsa titular bezala deitu zuten berriro eta partidu guztiak disputatu zituen 4 jokalarietako bat izan zen. Onen ostean Urteko jokalari internazional lez izendatu zuten.

2009ko maiatzean, Stoney Ingalaterrako Futbol Elkartearen kontratu zentrala jaso zuten lehen 17 jokalarietako bat bilakatu zen.

Faye White kapitain ohia erretiratu zenean, Stoney Inglaterrako Selekzioko kapitain bihurtu zen.

2013 an (PFA-ko Professional Futballers' association) eko lehen emakume partaidea izan zen. Urte berean eurokopan Inglaterraren ekintza txarren ostean, Hope Powell postutik erretiratu zuten. Casey lesiopean zegoenean, kapitain postua kenduko ziotela abisatu zioten hurrengo partiduetarako deitu ez ziotenean.

2015ean bere azken mundiala izango zela iragarri zuen eta 2017an eurokoparako hautatua izan zen berriz ere. 2017ko urriaren 21ean bere azken partidua jokatu zuen Frantziar selezioaren aurkako lagunarteko batean.

Britania Handia aldatu

2012ko ekainean, stoney urte horretako Olimpiar Jokoetan Britania handiarekin jokatzeko 18 jokalarietako hautatu bat izan zen. Inglaterrako selekzioan bezala, klubeko kapitan izendatu zuten. Britaniar handia final-laurdenetan kaleratua izan zen.

2015eko Mundialean Inglaterrako selekzioa hirugarren geratu zenari esker, Britaniar Handia urte bereko Joku Olimpiarretan klasifikatu zen. Hala ere, herrialdeen arteko gatazken ondorioz ez zen jokatzera iritsi.

Entrenatzailea aldatu

Chelsea (Jokalari-entrenatzailea) (2009) aldatu

2009an, Steve Jonasen dimisioaren ostean, Jokalari-Entrenatzaile bilakatu zen. Hurrengo tenporadan, beste entrenatzaile bat kontratatu zuten eta jokalari soila izatera itzuli zen.

Inglaterra (2018) aldatu

2018an erretiratu ondoren, Stoney Phil Nevillen zuzendaritza taldean sartu zen Ingalaterrako Selekzioan.

Manchester United (2018-2021) aldatu

2018ko ekainaren 8an sortu berri zen emakumezkoen Manchester United futbol talde berrian kontratatu zuten entrenatzaile gisa. Inglaterrako Ligue Cup-eko Ipar-mendebaldeko derbian egin zuen bere lehen debuta eta irabazi egin zuten. Bere lehen denboraldian, Manchester United taldeak 2.mailako FA Women's Championship irabazi zuten eta FA WSL-ra (lehenengo maila) igotzea lortu zuten. 20 partidutik 18 irabazita, Liga titulua lortzeaz gain, Women 's FA Cupeko final-laurdenetara eta Liga Cupeko finalaurrekora ere iristea lortu zuen, lehen mailako lau talderi irabaziz.

 
Chelsea futbol taldearen aurkako partidua jokatzen

2019-20ko FA WSL-eko lehen astean Manchesterreko lehen derbia jokatu zen, eta Ingalaterrako ligako audientzia errekorra hautsi zen 31.213 ikuslerekin. Cityk gorriei irabazi zieten, baina sei aste geroago, League Cup txapelketan, Unitedek urdinei irabaztea lortu zuen. 2019ko azaroaren 8an, Stoneyk 2022ra arte luzatu zuen kontratua.

2021eko maiatzaren 12an, Stoney-ek denboraldi amaieran bere entrenatzaile postua utziko zuela iragarri zuen.

San Diego (2021-) aldatu

2021eko uztailaren 14an, San Diego taldearen entrenatzailea bilakatuko zela adierazi zuten eta 2022an hasi da postu berri honetan lanean.

Bizitza pertsonala aldatu

2012ko azaroan Erresuma batuko The Independient egunkarian gay eta lesbianen zerrenda arrosean 50. postuan izendatu zuten Casey Stoney. 2014ko otsailaren 10ean, Casey Stoneyek lehen aldiz aitortu zuen lesbiana zela eta bere talde ohiko kide batekin, megan harrisekin harreman batean dago 2014ko uztailaren 16tik. Harrisek, 2014ko azaroaren 8an, jada jaiota dauden bikiak haurdun zituela iragarri zuen. Stoneyren hirugarren semea 2017ko abenduaren 12an jaio zen.

Kanpo estekak aldatu