Carnival of Souls
Carnival of Souls (euskaraz Arimen Inauteria) 1962ko Herk Harvey estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzi eta antzeztutako beldurrezko film independiente bat da. Candace Hilligoss, Frances Feis, Sidney Berger eta Art Ellison aktoreek antzeztu zuten.
Carnival of Souls | |
---|---|
| |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Jatorrizko izenburua | Carnival of Souls |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Kansas eta Salt Lake City |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Herk Harvey |
Antzezlea(k) | |
![]() Art Ellison (en) ![]() Tom McGinnis (en) ![]() Herk Harvey | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Herk Harvey |
Bestelako lanak | |
Musikagilea |
Gene Moore (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria |
Maurice Prather (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Utah |
Kanpo estekak | |
Zinema estekak
|
Denboraren poderioz beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu eta gaur egun noizbehinka Halloween gauen ikusi ohi den ohiko filmeetako bat da. David Lynch eta George A. Romero zuzendariek beren filmagintzan eragina izan duen filma izan dela aipatu izan dute.
1998an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.
ArgumentuaAldatu
Mary Henry (Candace Hilligoss) bi lagunekin autoz egun pasa doa. Beste auto batekin laisterketa ebat giteko erronka onartuko dute, baina zubi batera iristean beren autoak istripua izan eta ibaira eroriko da. Hiruak hil direla dirudi, baina ustekabean Maryk ibaitik ateratzea lortuko du. Behin osatuta, Maryk Utahko udalerri batean elizako organojole bezala lan egiteko eskeintza onartuko du, baina Aintzira Gazi Handiaren ertzean dagoen pabilioi zaharkitu batean bizi dela dirudien mamu itxurako gizon misteriotsu bat (Herk Harvey) jarraitzen hasiko zaio. Une honetan, Maryk bere mamu pertsonalei aurre egin beharko die.
AktoreakAldatu
- Candace Hilligoss: Mary Henry
- Frances Feist: Thomas andrea
- Sidney Berger: John Linden
- Art Ellison: Erreberendoa
- Stan Levitt: Samuels doktorea
- Tom McGinnis: Organo lantegiko nagusia
- Forbes Caldwell: Organo lantegiko langilea
- Dan Palmquist: Gasolindegiko langilea
- Bill De Jarnette: Mekanikaria
- Steve Boozer: Chip
- Pamela Ballard: Jantzi saltzailea
- Herk Harvey: "Gizona"mamu nagusia)