Carmen Soler

Paraguaiko poeta, artista eta iraultzailea

 

Carmen Soler

Bizitza
JaiotzaAsuncion1924ko abuztuaren 4a
Herrialdea Paraguai
HeriotzaBuenos Aires1985eko azaroaren 19a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, poeta eta militante politikoa
Lantokia(k)Mirambel
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Paraguaiko Alderdi Komunista

Carmen Soler (Asunción, Paraguai, 1924ko abuztuaren 4aBuenos Aires, Argentina, 1985eko azaroaren 19a) Paraguaiko Alderdi Komunistako irakasle, poeta eta militantea izan zen. Behin baino gehiagotan espetxeratu eta erbesteratu zuten, Alfredo Stroessner-en diktaduraren aurka borrokatzeagatik.

Gaztaroa aldatu

Asuncionen jaio zen, Paraguaiko hiriburuan, eta han egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. Ikasketak amaituta eta Marco Aurelio Aponterekin ezkonduta, Chacora aldatu ziren. Han, landa-maistra elebidun jardun zuen. Hantxe ezagutu zituen, lehenbizikoz, han gertatzen ziren gizarte-arazoak, lurrik gabeko nekazariak, eta indigenen muturreko pobrezia.

Poesia eta militantzia politikoa aldatu

1947an, matxinadan sartu zen, Miguel Ángel Soler neba militante zen, mugimendu sozialista batean. Aktiboki parte hartu zuen Morínigo diktadorearen aurkako borroketan, herrialdean zeuden gizarte-desberdintasunei aurre egin nahian. 1947ko Gerra Zibilaren ondoren, Buenos Airesen erbesteratu zen. Hantxe jarraitu zuen Bloque Liberación del Febrerismo izenekoarekin harremanetan, mugimendu barruko jarrera marxistak defendatzen zituenarekin. Hain zuzen, erbestean hasi zen olerkiak konposatzen, bizi izan zituen esperientziak kontatzen.

Bere olerkietan definizio estetikoak, konpromisoa, aberriarekiko nostalgia aurki daitezke. 1955, 1960 eta 1968koetan beren lekukotza dute kartzelatik.

Paraguaira itzulera eta erbestea aldatu

1954an, Carmen Soler Paraguayra itzuli zen, gobernuaren aurka eta demokraziaren alde borrokatzeko. Horregatik atxilotu zuten, lehen aldiz, 1955ean, Stroessnerren diktaduran, 1989ra arte. Urte horretan bertan, PRFko Askapen Blokeko beste militante batzuekin batera, Paraguaioko Alderdi Komunistako kide egitea erabaki zuen. Alderdi hartan, hil arte militatu zuen. Argentinan, Aponengandik bananduta, PCPko borrokakidearekin (Carlos Luis Casabianca) ezkondu zen. Harrezkero, desterrua, behin eta berriz ezkutuan itzultzea, kartzela, tortura eta erbesteratze luzea jasan zituen.1968an, berriz erbestera joan behar izan zuen. Hainbat garaitan, Uruguain, Argentinan, Txilen eta Suedian bizi izan ziren, baina berak ez zuen utzi bere jarduera politiko eta literarioa. Azkenik, Buenos Airesera itzuli zen, Argentinara, eta 1985eko azaroaren 19an hil zen. Ez zuen lortu Stroessner-en diktaduraren amaiera. Ez zuen "itzultzeko" zoria izan.

Arte plastikoak aldatu

Carmen Soler-ek, gainera, adierazpen modu berri bat aurkitu zuen plastikan. Hasieran, zurezko irudi txikiak, platerak eta buztingintzako piezak margotzen zituen, eta guarani kondairaren pertsonaia tipiko batzuk irudikatzen zituen.

Txilen bizi zela, lore finak ogi-mamiz modelatzeko gaitasuna erakutsi zuen, eta miniatura finak sortu zituen itsas maskorrak erabiliz. Suedian ere margotu zituen koadro batzuk. Horietako askok mina erakusten dute Stroessnerren poliziak neba desagertu zuelako.' Beste pintura batzuk Stockholmen edo Moskun geratu ziren. Horietako bi koadro partzialki ikusten dira Sobietar Batasunean emakumeen bilera batean ateratako argazki batean.

Lanak aldatu

Carmen Soler-ek lan hauek argitaratu ditu:

  • "Poemas"

Argitaletxea. Aquí, poesía. Montevideo, Uruguay. 1970

  • "En la tempestad"

Argitaletxea. Cartago. Buenos Aires, Argentina. 1986

  • "La alondra herida"

Argitaletxea. Arandurá. Asunción, Paraguay, 1995

  • "Poesías reunidas"

Arg. Servilibro. Asunción, Paraguai, 2011 "Antologia Poetikoa" Arg. La Marea aldizkaria, Buenos Aires, Argentina, 2016

Omenaldiak aldatu

1989an demokrazia itzuli zenetik, Carmen Soler-en irudia omendu dute:

  • Udal Ordenantza, JM/N.23/92, Asunción hirikoa, Carmen Soler izena jarri zioten, Mcal ohiaren tarteari. Estigarribia, Juan Carlos Moreno González diagonaletik Choferes del Chaco etorbideraino.
  • Bere lanak Arandurá de Asunción argitaletxeak berrargitaratu ditu, "La Alondra herida" edizio gisa.
  • Paraguaiko Errepublikako Lehendakaritzako Emakumearen Idazkaritzak, Gloria Rubínen eskutik, "Poesias reunidas" argitaratu zuen, "Mujeres Paraguayas en el Bicentenario" bildumaren lehen alea, Paraguaiako emakumearen egunean 2011ko otsailaren 24an aurkeztua.
  • María Eugenia Aponte Soler alabak, Carmen Soler-en "Antologia poetikoa" prestatu zuen, Buenos Airesen argitaratua, eta aurkezpenen protagonista izan zen Buenos Aireseko Liburu Azokan eta Asuncionen, CCJSen, 2016. urtean.
  • Bilobak, Paula Rosenfeld aktore argentinarrak, pertsona bakarreko "Alondra ... alma fondo de la vida" lana egin zuen, Solerren lanean oinarritua, Asuncionen aurkeztua (2005, 2016) eta gero Buenos Airesen antzeztua; Gral. Roca - Río Negro; San Martín de los
  • PCPak omenaldi publiko etengabeak egin dizkio artistari.

Legatua aldatu

2017az geroztik, José Asunción Flores kolektiboak Carmen Soler Poesia Lehiaketa antolatzen du urtero, guaraniz eta gaztelaniaz. Lehiaketa hau irabazi asmorik gabeko proiektu bat da, Paraguain hasia, eta poetak mundu osoko herrien mundu-ikuskera eta ahotsa kulturan parte hartuz hedatzeko egiten dituen ahaleginak orainera ekarri nahi ditu. Hogei herrialde baino gehiagotako poetek hartu dute parte.[1][2][3]

2022ko edizioaren irabazleak[4] aldatu

  • Gaztelaniaz: Nelson Darío Larroza Martínez.
  • Guaraniz: Victorino Cardozo Ovando.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu