Carcasonako katedrala

San Migel Carcasonakoaren katedrala edo Carcasonako katedrala (frantsesez: cathédrale Saint-Michel de Carcassonne) Okzitaniako izen bereko hiriburuan dago, Languedoc-Roussillon eskualdean, Frantzian. Hiriko Saint-Louis bastidan dago kokatuta. XIII. mendean eraikia, gotiko estiloko eliza katedrala da. 1926tik Monumentu Historikoa da.[1]

Carcasonako katedrala
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Aude
BarrutiCarcassonneko barrutia
Kantonamenducanton of Carcassonne-Est
Frantziako udalerriCarcasona
Koordenatuak43°12′39″N 2°21′04″E / 43.2108°N 2.3511°E / 43.2108; 2.3511
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1247 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Carcassonne-Narbonne (en) Itzuli
IzenaMikel goiaingerua
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Meridional Gothic (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00102584
Kontaktua
Helbidea52, rue Voltaire

Historia

aldatu

Luis IX.a Frantziakoak eraikitzeko agindua eman zuen, 1247an, aurretik santutegi bat zegoen toki berean. 1283tik aurrera eraikina handitzen eta zabaltzen joan zen. 1355an Eduardo "Printzipe Beltza"k Saint Louis bastida erasotu zuen eta, ondorioz, elizak kalte handiak pairatu zituen. Berreaikitzeko prozesuan babes berriak ezartzea erabaki zen; esaterako, abside maila berean militar itxurako dorre zilindrikoa eraiki zen eta eraikinaren inguruan 10 metro zabalerako babes erretenak egin ziren.

1803an, Erdi Arotik ordura arte Saint-Nazaire katedralean zegoen apezpikutza bertara eraman zen eta Carcasonaren katedral berriaren izendapena jaso zuen. 1857an, funtzio berriak hobeto betetzeko, aldaketa handiak egitea erabaki zen. Lan horiek Eugène Viollet-le-Duc arkitektoak zuzendu zituen.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu