Carbonero el Mayor Segoviako udalerria da, Tierra de Pinares eskualdean dagoena.

Carbonero el Mayor
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSegoviako probintzia
AlkateaMaría Ángeles García Herrero
Izen ofizialaCarbonero el Mayor
Posta kodea40270
INEk ezarritako kodea40043
HerriburuaCarbonero el Mayor
Geografia
Koordenatuak41°07′21″N 4°15′58″W / 41.1225°N 4.2661111111111°W / 41.1225; -4.2661111111111
Map
Azalera66,35 km²
Altuera900 m
MugakideakPinarnegrillo, Aldea Real, Mozoncillo, Tabanera la Luenga, Armuña, Bernardos, Navas de Oro eta San Martín y Mudrián
Demografia
Biztanleria2.492 (2023)
16 (2022)
alt_left 1.214 (%48,7) (%52,4) 1.305 alt_right
Dentsitatea38 bizt/km²
MatrikulaSG
carboneroelmayor.net

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 2.569 biztanle zituen.

Toponimia

aldatu

1247an Carbonero de Liedos izenean aipatzen da; 1587an Carbonero la Mayor bezala aipatzen da eta XIX. mendean bere behin betiko izenarekin agertzen da. —latinetik etorririk carbonem gehi -arium atzizkiaz— egur-ikatza egiten den lekuari aipamen egin liezaioke, edo lanbide horretan aritzen zen langileari.

Liedos terminoa lleco edo leco hitzatik etor daiteke "landu gabeko lekua", edo latineko laetus hitzatik "ugaria, emankorra". Ondoren, "el Mayor" deitu zitzaion, Carbonero de Ahusín-aren aldean, hau herrixka txipiagoa baitzen. Balieteke lehen Liedos izeneko toki batean ikazkintzan aritzen zen pertsona batek sortu izana, bertze leku batzuetako biztanleek esleitutako toponimo bat.

Historia

aldatu

Burdin Aroan ez da Carboneron aztarnarik aurkitu, baina Armuñako Tormejón muinoko zeltiberia-aztarnategiaren eragin-eremuaren barnean dago. Carbonero herrian txanpon erromatarrak ageri dira eta Eresma ugaldearen haranean barrena Segovia eta Coca lotuko lituzkeen galtzada baten aztarnak.

Arabiarrak ailegatu zirenetik, mende batzuk geroago XI. mendearen bukaerako birpopulatzeek baino ez zuten populazio-hutsunea ikusi zen Dueroko lur horietan.

Dirudi Carbonero el Mayorren jatorria Erdi Arokoa dela. Aipatzen duten lehen dokumentuak XIII. mendekoak badira ere, pentsatzea arrazoizkoa da 1085ean Alfontso VI.ak Toledo konkistatu zuenean sortu zirela.

Segoviako hiri- eta lur-komunitateko Sexmo de Cabezas-en barnean dago.

Ensenadako markesaren arabera, 1751n ekonomiak nekazaritza eta abeltzaintza izaten segitu du eta 1182 biztanle ditu.

1800 eta 1805 artean, populazioan helmen ezezaguneko izurrite batek kalte handia egin zuen. Orduan armada frantsesak ailegatu ziren, Esteban Pastor López Bustarreko gerrillariarenak bezalako partida errebeldeak sortuz. Hasiera batean armada nazionaleko borrokalaria zen, maila desberdinetan, eta azkenean gerrilla gerrara iragan zen. Gerra bukaturik, Esteban Pastorrek gora eginen du, Segovia hainbat legealditan diputatu izatera ailegatu artio.

Geroxeago, 1854 eta 1856 urteen artean, kolerak herriari eragin zion, eta garai hartan, Pascual Madozen arabera, 2092 biztanle bizi ziren bertan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.