Ireki menu nagusia

Zenón de Somodevilla y Bengoechea, Ensenadako markesa (Hervías edo Alesanco, Errioxa, 1706ko apirilaren 20a - Medina del Campo, Gaztela, 1781eko abenduaren 2a) Espainiako politikaria izan zen. Eragin handia izan zuen Filipe V.aren eta Karlos III.aren politikagintzan. Itsas Armadako eta Indietako idazkari nagusi, Finantza eta Gerrako kontseilari, Gaztelako Kontseiluko gobernadore eta Armadako kapitain nagusi izan zen. Finantza sistema goitik behera aldatu zuen, zerga sistema bakarra eratu eta industria, nekazaritza, irakaskuntza eta herri lanak bultzatu zituen. Kanpo arazoetan, Frantziaren aldekoa eta Ingalaterraren etsaia izan zen. 1754. urtean Granadara bidali zuten, erbesteraturik, Paraguaiko jesuiten matxinadan nahasia zegoela eta. 1760. urtean gortera itzuli zen Finantza aholkulari gisa, eta 1766. urtean Esquilache bere kargutik kentzeko matxinada antolatu zuela eta, atxilotu eta Medina del Campora eraman zuten.

Ensenadako markesa
Marquis de Ensenada.jpg
Bizitza
Jaiotza Alesanco1702ko apirilaren  20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Medina del Campo1781eko abenduaren  2a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ensenadako markesa