Cantarella edo acquetta di Perugia pozoi usaingabea, koloregabea eta zaporegabea da; artsenikoa txerri-errai lehorrekin nahastuz lortzen zutena.[1] Azukrearen antzeko hauts zuri gisa aurkeztuz. Pozoi oso toxikotzat jotzen zuten, eta heriotza eragiten zuen, oinaze izugarrien ondoren, hogeita lau ordutan. Esaten denez, etsaiek Borgiarren bizitzaren inguruan sortutako kondaira beltzaren arabera, erabiltzen zuten oinarrizko arma izan zen.

Historia aldatu

Cantarella Pizkundeko Italian gehien erabili zen pozoia izan zela uste da, teorian Medici, Borgia, Orsini, Sforza eta Barbarigo bezalako dinastia ospetsuen familia-azpijokoetan hilketa-tresna gisa erabiltzen baitzuten. Orduko adituen esanetan, ez zuen aztarnarik uzten.[2]

Antidotoa aldatu

Bere antidotoa dimerkaprola omen zen.

Prestatzeko modua aldatu

Prestatzeko ustezko modu bat txerri bat sakrifikatzea zen, zeinaren erraiak artsenikoz bustiz ateratzen ziren, eta kobrezko ontzi batean jartzen ziren hogeita hamar egunez, erabat usteltzearen zain. Tarte hori bete ondoren, usteldutako masa atera eta kristalizazioa lortzeko lehortzen ziren likidoak biltzen ziren. Emaitza, azukrearen antzeko hauts zurixka bat,,[3] metalezko kaxa txiki batean uzten zuen, urrezkoa ahal izanez gero.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.