Orsini (familia)
Orsini familia, Italiako familia noblerik garrantzitsuenetako bat izan zen Erdi Aroan eta Pizkunde garaian. Tradizionalki, mendeetan zehar, Italiako errege familiarik boteretsuena eta antzinako eta ospetsuenetako bat.
Orsini (familia) | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | familia noblea eta Venetian patrician family (en) | |
Osatuta |
Antzina, lurralde handiak zituen Hungarian. Familia honetako kiderik azpimarragarrienak, Zelestino III.a, Nikolas III.a eta Benedikto XIII.a aita santuak izan ziren. Condottiero ospetsuak ere egon ziren, Pier Francesco Orsini kasu, baita garrantzi handiko beste pertsonaia erlijioso eta politiko batzuk ere.
Jatorria
aldatuOrsini familiaren jatorria, elezaharra alde batera utzita, Ursus de Paro izeneko pertsonaian izan dezake, Erroman, 998an erregistratua zegoena.
Orsinitarren garai gailena
aldatuOrsinitarrek, euren garai gailena, XII. mendearen amaiera aldera bizi izan zuten, Giacinto Orsini, Zelestino III.a izenarekin aita santu bezala aukeratu zutenean, bere ilobekiko izan zuen eskuzabaltasuna, familiaren lurjabetzen jatorria izan zena.
Aliantza aita santuarekin
aldatuXIII. mende osoan, aita santuarekin aliantza, Orsiniko etxearen tradizio irmo eta emankor batean garatu zen.
Aita Santua eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren arteko borroka politikoan, Orsinitarrek, guelfoekin batera, aita santuaren alde egin zuten Colonna familia gibelinoaren aurka, aita santuaren boterearen aurka egiten zuena, Inperioaren nagusitasunaren alde eginez.
Orsinitarrak Colonnatarren aurka
aldatuOrsinitarren ohiko arerioak, Colonnatarrak ziren. Mendeetan zehar bi familia boteretsu hauen arteko etsaitasun basatiak domeinatu zuen Erromako eta bere lurraldeko politika, eta bertako kaleak, borroka armatu ikaragarriekin odoldu zituzten.
Orsinitarrak, gaur egun
aldatuOrsinitarrak, Italiatik eta mundu osotik hedatu dira, abizen hau daramatenak ugari direlarik, euren seme-alabak kontuan hartu gabe, Europa, Amerika eta Ozeanian zehar familia ugari sortu dituztenak.