Canis lupus occidentalis

Mackenzie haraneko otsoa edo Mackenzieko otsoa (Canis lupus occidentalis) tamaina handiko otso azpiespezie bat da.[1] Mackenzie ibaiko haranetan aurkitu zen, hortik datorkio izena. Artikotik Albertako iparralderaino hedatua dago.

Canis lupus occidentalis
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus occidentalis
(Richardson, 1829)
Banaketa mapa

Ezaugarriak

aldatu

Sorbaldetaraino 80-85 cm garai da eta arren pisua 45-65 kilo artekoa da (Errekorra 1939. urtean Alaskan ehizatutako ar batek erdietsi zuen, 79 kilo pisatzen zuena).

Elikadura

aldatu

Otso hauek taldeetan ehizatzen dute eta bere harrapakinen artean bisontea, orein arrunta, elur-oreina, kanadar oreina eta idi musketaduna daude.

Mackenzieko otsoa Yellowstoneko parke nazionalean birsartua izan zen Amerikako lautadetako idien populazioak kontrolatzeko, Ipar Amerikako bobidorik ugariena eta hedatuena.

Jokaera

aldatu

Talderik handienetan bizi den otsoetariko bat da, normalean 10-12 alez osaturiko taldeetan baina 32 otsoetakoa ere izan daitezkeenetan. 900-1.500 km² artean estali dezakete beraien talde handiek.

Erreferentziak

aldatu
  1. IUCN-ko mehatxaturiko espezieen zerrenda gorria (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu