Camp David
Naval Support Facility Thurmont, arruntki Camp David deitua, Maryland estatuko Frederick konderrian dagoen eraikina da. 0,5 km²-ko eremua batean dago, eta Estatu Batuetako presidentearen egoitzetako bat da. Camp David Catoctin Mountain Parken parte da, Washington Hiritik at dagoen eremua.[1]
Camp David | |
---|---|
Camp David | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
County of Maryland | Frederick konderria (Maryland) |
Koordenatuak | 39°38′54″N 77°27′49″W / 39.6483°N 77.4636°W |
![]() | |
Altitudea | 1.850 ft eta 564 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Kudeatzailea | ![]() |
Komisarioa | Works Progress Administration (en) ![]() |
Izenaren jatorria | David Eisenhower (en) ![]() |
Erabiltzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea |
Arkitektura | |
Estiloa | National Park Service rustic (en) ![]() |
Webgune ofiziala | |
1942an Franklin Delano Roosevelt presidenteak eraiki zuenean "Shangri-La" izena jarri zioten,[1] eta Harry Truman bere ondorengoaren pean egoitza ofizial bihurtu zen. 1953an, Dwight David Eisenhowerrek Camp David izena eman zion, David Eisenhower bere bilobaren omenez.
Gertaera historiko asko gertatu dira egoitza presidentzial honetan: Normandiako inbasioaren plangintza, Eisenhower eta Khrustxoven arteko hainbat bilera, Cochinos badiako inbasioaren prestaketa-eztabaidak, Vietnamgo Gerraren eztabaidak, eta beste hainbat bilera atzerriko agintariekin eta gonbidatuekin.
Nazioarteko konferentzia eta negoziazio ugariren egoitza izan zen, bereziki 1979an Egiptoren eta Israelen artean. Jimmy Carter AEBetako presidentearen erabakiari esker, urte horretan Camp Daviden Anuar as Sadat Egiptoko presidentea eta Menahem Begin Israelgo lehen ministroa elkartu ziren.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Camp David» La Casa Blanca.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los Acuerdos de Camp David» historiasiglo20.org.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |