Camilo Torres Restrepo

Camilo Torres Restrepo (Bogota, 1929ko otsailaren 3a - San Vicente de Chucurí, Kolonbia, 1966ko otsailaren 15a) kolonbiar apaiz katolikoa izan zen, Askapenaren Teologiaren aitzindari, Kolonbiako soziologia fakultatearen sortzailetariko bat eta Askapenaren Gudaroste Nazionaleko (ELN) kide izan zen besteak beste. Bizi zen artean marxismo eta katolizismoaren arteko elkarrizketa bultzatzeari ekin zion.

Camilo Torres Restrepo

Bizitza
JaiotzaBogota1929ko otsailaren 3a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaSan Vicente de Chucurí (en) Itzuli1966ko otsailaren 15a (37 urte)
Familia
AitaCalixto Torres Umaña
Hezkuntza
HeziketaBogotako apaizgaitegia
Lovainako Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa, soziologoa, partisanoa, iraultzailea, politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Kolonbiako Unibertsitate Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Askapenaren teologia
Erromatar Eliza Katolikoa
camilovive.com

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta hezkuntza akademikoa aldatu

1929ko otsailaren 3an Kolonbiako Bogotan sortu zen. Calixto Torres Umaña eta Isabel Restrepo Gaviria gurasoak, burgesia liberaleko familien parte ziren. Bi urte eskas zituelarik, gurasoek Europara eraman zuten. 1934an Kolonbiara itzuli zen. 1937an gurasoak banandu ziren eta Camilo eta Fernando bere anaia amarekin geratu ziren.

Errosarioko Gure Amaren Lizoetik (Bogota) egotzi zuten irakasleen aurkako kritikengatik eta batxilergoa Cervantes Lizeoan bukatu zuen 1946an.

Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko zuzenbide fakultatean izena eman zuen, baina han seihilekoa baino ez zuen eman. Izan ere, bere neskalagunaren aitaren bidez bi domingotar frantziar aita ezagutu zituen eta, hauen ideia sozialak miresturik, ekialdeko lautadetara jo zuen apaiz sartzea edo ez ondo pentsatzeko. Camilo Bogotako seminarioan sartu zen eta han zazpi urte eman zituen. Bitarte horretan errealitate sozialaz interesatzen hasi zen.

Apaiz bizitza eta Unibertsitatea aldatu

Kristau gisa pobreziak eta justizia sozialaren gabezian interesa jarri zuen, eta Gustavo Pérezekin batera ikerketa sozialen zirkulu bat sortu zuen. Zirkulu hau apaiz gisa ordenatu ondoren ere funtzionamenduan izan zen, Jonatan Gómezen eskutik.

1955an, espezializazioa egin nahian, Belgikara joan zen, Lovainako Unibertsitate Katolikoan ikasteko asmoz. Bertan ikerketa kolonbiarren ikasle talde bat sortu zuen (ECISE izenekoa) eta Demokrazia Kristauarekin harremanetan jarri zen, hala nola sindikalismo kristauarekin eta Parisen zeuden Aljeriako erresistentziarekin. Ondoren Bogotá, Paris eta Londreseko ECISE taldeak sortu zituen.

1958an Belgikako unibertsitateak soziologia titulua eman zion. Bere doktoretza-tesiaren izena Una aproximación estadística a la realidad socioeconómica de Bogotá izan zen. Lan honetan Latinoamerikako soziologia urbanoaren inguruko lehen ikerketa egin zuen, eta 1987an argitaratu zen lehenengoz, La proletarización de Bogotá izenburuarekin.

Fronte Batua aldatu

 
Camilo Torres nekazariekin

Kolonbiako Fronte Nazionalaren iritsierarekin batera Camilo Torresek Herriaren Fronte Batua sortu zuen; mugimendu honek alderdi Liberal eta Kontserbadoreari aurre egiteko sortu zen. Bere mugimenduarekin landa eskualdeen eta eskualde urbanoen beharrak asetzeko sortu zen, Frontearen ereduari aurre egiteko, eta Askapenaren Teologia indartzeko. Unibertsitate Nazionalean irakasle zela ikasleen martxa baketsu baten buru izan zen. Gainera, Fronte Batua ELNren adar politikoa izatera pasa zen, Camilo Torres zelarik bien arteko lotura.

Gerrilaren garaia aldatu

Camilo Torresek irakasle postuari uko egin zion, Fronte Batua disolbatu zuen eta gerrillan sartu zen. Gerrillari gisa ez zuen kargu alturik eduki, eta bere lan nagusia laguntza ispiritual eta ideologikoa ematea zen, ikuspuntu marxista-kristau batetik. Bere lehenengo borrokaldi armatuan hil zen, ELNk Kolonbiako militarren talde bat setiatu zuenean. Bere heriotzaren ostean Camilo Torres ELNren martiri ofizialetako bat izan zen.