Calvados izena ematen zaio sagardoarekin egindako brandy edo pattar bati, zeina Normandia eskualdean ekoizten dena Frantzian.

Calvados (edaria)
eau-de-vie (en) Itzuli eta Zigarrenbrand (en) Itzuli
Materialaksagarra
Historia
JatorriaFrantzia
Sorrera-dataXVI. mendea
Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calvados (argipena)».

Historikoki jasotako Normandiako lehen sagardo destilatzailearen izena Gilles Picot da, Gouberville jauna, 1553.ean aipatua. 50 urtera, 1606an, elkartea osatu zen sagardo destilaziorako. 19. mendean destilazio industriala hasi zen, eta calvados salmentak igo egin ziren, besteak beste, modan jarri zelako café-calva nahasketa hartzea, eta mahastiek eta ardogintzak gogor pairatu zutelako filoxera izurritea[1].

Jatorri izendapenak aldatu

 
Calvadosaren eskualdeak, eta jatorri deitura desberdinen mapa.

Frantziako ardo askoren kasuan bezala, calvados mota desberdinak merkaturatzeko, jatorriari lotutako jatorri deitura kontrolatu desberdinak daude, ezaugarri desberdineko pattarrak eskualde jakin batzuetara lotzen dituztenak legez. Hiru jatorri deitura dira berez:

  • AOC Calvados.
  • AOC Calvados Pays d'Auge.
  • AOC Calvados Domfrontais.

Calvadosaren lehen jatorri izendapena 1942an ofizialdu zen.

Antzeko edariak aldatu

Beste herrialde batzuetan ere egiten da sagar edo sagardotik eratorritako pattarrik:

Erreferentziak aldatu

  1. Henrik., Mattsson,. (2004). Calvados : the world's premier apple brandy : tasting, facts and travel. Flavourrider.com ISBN 916315546X. PMC 61439668. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  2. (Ingelesez) Morris, Steven. (2011-09-15). «Victory for Somerset as cider brandy wins protected status» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).

Kanpo estekak aldatu