Jatorri deitura kontrolatua
Jatorri deitura kontrolatua edo JDK (frantsesez Appellation d'origine contrôlée edo AOC) frantziar legediko sor-marka bat da, nekazal produktuak eta elikagaien kalitatea nabarmendu eta bermatzeko adierazgarria, bai eta eremu geografiko zehatz batean bakarrik ekoiztu eta lantzen delakoa ere.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0e/France-AOC_Piment_d%27Espelette-2005-08-05.jpg/320px-France-AOC_Piment_d%27Espelette-2005-08-05.jpg)
Terminoa
aldatuTermino ugari erabiltzen dira euskaraz kontzeptu hau izendatzeko: jatorri-deitura, jatorrizko deitura, jatorrizko izendapena, sor-marka bera. Baina hedatuena jatorri deitura da. Horrela agertzen da Euskalterm[1] eta Nola erran hiztegietan, jatorri deitura duten produktu batzuen webguneetan[2][3], Euskolabel webgunean (azken gehigarrietan)[4], Eusko Jaurlaritzaren Euskadi webgunean[5] eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko adierazpen batean[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm hiztegia
- ↑ Euskal Sagardoa jatorri deitura
- ↑ Idiazabal gazta jatorri deitura
- ↑ Euskolabel webguneko Euskal Sagardoaren atala
- ↑ Euskadi.eus sor-markei buruzko atala. Bertan termino ugari eta era nahastuan agertzen dira, baina erabiltzen den akronimo bakarra JD da, hots, deitura.
- ↑ EHAO, AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sail- buruarena, zeinaren bidez onartzen baita «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua, eta babes nazional iragankorra ematen. (2017ko abuztuaren 4a, 148-149 or)
Ikus, gainera
aldatu- Jatorri deitura (Espainia)
- Jatorri deitura babestua (Europar Batasuna)
- Euskal Herriko ardoak