Cacilda Borges Barbosa

Cacilda Campos Borges Barbosa (Rio de Janeiro, 1914ko maiatzaren 18a - 2010eko abuztuaren 6a) Brasilgo musika irakaslea, zuzendaria, konpositorea eta piano-jolea izan zen. Cacilda 1940tik XXI mendearen hasierara arte ekoitzi zuten egileen belaunaldikoa da. Brasilen musika elektronikoaren aitzindarietako bat ere izan zen.[1]

Cacilda Borges Barbosa

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1914ko maiatzaren 18a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro2010eko abuztuaren 6a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikologoa eta musikagilea
Lan nabarmenak

Musicbrainz: 395d07d2-eb53-4c41-b717-0ab1ea5d7b24 IMSLP: Category:Barbosa,_Cacilda_Borges Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Cacilda Rio de Janeiron (Brasil) jaio zen. Txikitatik musikarekiko interesa erakutsi zuen eta bere familiaren laguntzaz gozatu zuen. 1928an Rio de Janeiroko Musika Eskola Nazionalean sartu zen, non Lima Coutinhorekin harmonia ikasi zuen, kontrapuntua eta fuga Lorenzo Fernandezekin, konposizioa Paulo Silvarekin, pianoa Antônio Francisco Bragarekin, zuzendaritza Paulinho Chavesekin eta kalirritmia eta kalifasia Francisco Mignonerekin. Maria Figueiró Bezerra eta Vera Janacópulos-ekin kantu klaseak eta Ernst Widmer-ekin instrumentazio klaseak ere jaso zituen.[2]

Bere hezkuntza amaitu ondoren, Cacilda pianista gisa aritu zen, baltsak eta chorinhosak dantza taldeentzako jotzen, eta haientzat obrak konposatu zituen.[2] 1950ean Estudos Brasileiros para Canto seriearen lehen liburukia argitaratu zuen eta Mayrink Veiga irrati-orkestrako zuzendari bihurtu zen.[1] 1930 geroztik Heitor Villa-Lobosekin batera hezkuntza proiektuetan parte hartu zuen (Superintendência de Educação Musical e Artística (SEMA)) eta egungo Rio de Janeiroko Villa-Lobos Institutuko lehen zuzendaria izan zen.[3] Urte hauetan Guanabara estatuko Musika Hezkuntzako Zerbitzuko burua ere izan zen (gaur egun Rio de Janeiro estatuko zatia).[1] 1950eko hamarkadan ganbera musikako irakaslea izan zen Musika Eskola Nazionalean eta, 90eko hamarkada arte, konposizio eskolak eman zituen Brasilgo Musika Kontserbatorioan eta erritmoplastia eskolak Rio de Janeiroko Udal Antzokiko Dantza Eskolan, Brasilgo beste musika eskola askotan irakasteaz gain. 1971ean 40.000 ahots inguruko abesbatza zuzendu zuen Rioko musika eskola ofizialetako ikasleekin, Brasilgo Independentzia astearen oroimenez (Semana da Pátria ere deitua).[1] 1988an Diorama idatzi zuen, Brasilgo erritmoetan oinarritutako 50 piano estudiok osatutako lan didaktikoa, eta ikaslea Estudos Brasileiros-erako prestatzea helburu duena.[4] 2010eko abuztuaren 6an, Volta Redonda hirian hil zen, lan ondare handi bat utziz, asko balio pedagogikoarekin.[1] Bere lanaren zati bat Barbosa familiaren bildumako eskuizkribuan dago oraindik.[5]

Erritmoplastia aldatu

Erritmoplastia Cacildak Brasilgo dantza herrikoiak transkribatzeko sortutako metodoa da. Clara Semeles koreografoaren laguntzarekin, Cacildak musika idazkera eta plastiak (gorputz keinuak irudikatzen dituzten zeinuak) uztartzen dituen idazkera hau garatu zuen. Plastiak musika notazioarekin idatzitako erritmoen azpian kokatzen dira.[5]

Hona hemen plastien adibide batzuk:

Zeinua Portugesa Euskara
  palmas txaloa
  flexão (pernas flexionadas) flexioa (hankak flexionatuta)
  tensão (pernas estendidas) tentsioa (hankak luzatuta)
  passo à frente pausoa aurrera
  passo para direita pausoa eskuinera
  passo para esquerda pausoa ezkerrera
  passo para trás pausoa atzera
  pés juntos oinak batera
  (ezkerra)   (eskuina) perna elevada à frente hanka aurrera altxatua
  (ezkerra)   (eskuina) perna elevada atrás hanka atzera altxatua
  (ezkerra)   (eskuina) perna elevada ao lado hanka albora altxatua
  molejo kulunkatu
  braços ao lado besoak alboetara
  braços para baixo besoak behera
  braços para cima besoak gora
  sapateado zapaldura

Lana aldatu

Bere lanen artean kantuari, pianoari eta akordeoiari, balletari, orkestrako eta ganbera piezei buruzko hainbat ikerketa daude, baita instrumentuen hamarka fuga ere. Dioramas bildumak, pianorako helburu pedagogikoa duten piezek, zabalkunde zabala dute.

Hauek dira bere obretako batzuk:

  • Procissão da Chuva (Wilson Rodrigues-en hitzekin), 1986
  • Estudos Brasileiros para piano e canto, 1950
  • Estudos Brasileiros para piano, 1965
  • Little Entrance Music
  • Chibraseando, 1973
  • Cota zero, 1969
  • Lamentações onomatopaicas
  • Missa em fugas, 1971
  • Segunda missa brasileira, 1968
  • Uirapiranga (ballet), 1955
  • Fugas
  • Tríptico
  • Trio de Palhetas
  • Estrela do Mar
  • Rio de Janeiro - suíte para cordas
  • Concerto para trombone
  • Trio para trombones
  • Solo para flauta doce e piano
  • Fuga XIX

Izaera pedagogikoko hainbat lan ere idatzi ditu, hala nola:

  • Educação musical através do teclado (com Maria de Lourdes Junqueira Gonçalves), 5 vol.
  • Estudos de ritmo e som, nos níveis preparatórios, 1º, 2º, 3º e 4º anos
  • Diorama para piano nos níveis preparatório, 1º, 2º e 3º anos

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «Cacilda Borges Barbosa» Musica Brasilis (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. a b «Cacilda Borges Barbosa - Biografia» Dicionário Cravo Albin da Música Popular Brasileira (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. (Ingelesez) «Barbosa, Cacilda Campos Borges» Grove Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.article.2019911. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  4. (Ingelesez) Barbosa, Cacilda Borges. Diorama. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  5. a b (Ingelesez) Dos Santos Lima, Leticia. (2019-12). Ritmoplastia By Cacilda Borges Barbosa: A Performing Edition. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).

Kanpo estekak aldatu