Convention on International Trade in Endangered Species of Wild Fauna and Floral, ezagunago CITES izenarekin, baita ere Washingtongo Ituna gisa, basa-espezieak babesteko nazioarteko ituna da. Oinarria IUCN erakundeak prestatu zuen eta 1973an onartu zen. Helburua animalien eta landareen nazioarteko merkataritzak haien biziraupena izadian arriskuan ez jartzea da. Itunak babespen maila desberdinak eskaintzen ditu eta munduko osoko 35.000 espezie zaintzen ditu.[1] Espezien trafikoa munduko nagusietariko bat da eta, ondorioz, asko dira egoera larrian dauden espezieak.[2]

CITES
Datuak
Mota erakundea eta multilateral treaty (en) Itzuli
Erabilitako hizkuntza txinera
Agintea
Idazkari orokorra Ivonne Higuero (en) Itzuli
Osatuta
Twitter: CITES Edit the value on Wikidata
Itunaren estatu partaideak.
Ozelote baten larrua, ilegalki merkaturatuta.

Ituna 1975ean jarri zen martxan, Washingtonen. Parte hartzea borondatezkoa da. Lehen momentutan 80 estatuek sinatu zuten; gaur egun 183 dira.

ItunaAldatu

CITES espezieak babesteko itun garrantzitsuena da. Itunak marko bat ezartzen du, hau da, itunak ez ditu estatu desberdinen legeak ordezkatzen. Dena dela, estatuek legeak ezin dira laxoagoak izan, gogorragoak baizik. Adibidez, Europear Batasunean espezie askori babespen gehiago ezartzen zaie CITESen jasotakoa baino. Kontrakoa ere gertatzen da, esaterako Hermann dortoka saldu daiteke Europan baina beste estatuetan, adibidez Israelen, erabat debekatuta dago.

CITES ziurtagiriakAldatu

Estatuen administrazioei dagozkien zeregina baimenak eta ziurtagiriak ematea da. Babestutako espezieen zerrendan (LEPFFS) aurkitutako espezieetako bat ere ezin da saldu edo erosi dagokion ziurtagiria izan gabe. NAN deitu ohi diren ziurtagiriak albaitaritzako agintariek ematen dituzte herrialde bakoitzeko araudiaren arabera, normalean animalia jaiotzetik edo landarea eklosionetik gertu dagoen datan. Herrialde batean babestutako animalia saltzeko ziurtagiriak ez du esportaziorako edo inportaziorako balio. Horretarako beste lizentzia behar da eta, halaber, helmugako herrialdeko araudia betetzea. Europar Batasunaren barruan, CITES ziurtagiri arruntak ale baten salmenta anitza ahalbidetzen du herrialde barruan, eta salmenta bakarra EBko beste estatu kide bati.

Komunitateak zorrozki kontrolatuta dituzten espezieak izanik, oso gutxitan (eta inguruabarrek justifikatzen dutenean) duela gutxi harrapatutako basa animalientzat baimenak ematen dira.

EspezieakAldatu

Guztira 5.800 animalien espezieak eta 30.000 landareenak daude gehiegizko nazioarteko ustiapenaren aurka Itun honekin babestuta. Espezieak pairatzen duten mehatxuen arabera luzakinetan antolatuta daude:

  • I. luzakina: Galzoriko espezieak biltzen ditu. Espezie hauen banakoak bakarrik oso egoera berezietan merkatu daitezke.
  • II. luzakina: Espezie mehatxatuak, nahiz eta galzorian ez egon haien populazioak oso gutxituta daude. Kontrolekin merkaturatu daitezke.
  • III. luzakina: Luzakin honetan behintzat estatu batean mehatxatuak dauden espezieak daude. Estatu horiek Itunaren partaideei laguntza eskatzen diete merkaturatzea kontrolatzeko.[3]

Ondorengo taulan, 2017ko urtarrilan luzakinetan zeuden espezien zifrak jasotzen dira:

I. luzakina II. luzakina III. luzakina
FAUNA
Ugaztunak 318 spp. (13 popns barne) + 20 sspp. (4 popns barne) 513 spp. (17 popns barne) + 7 sspp. (2 popns barne) 52 spp. + 11 sspp
Hegaztiak 155 spp. (2 popns barne) + 8 sspp. 1278 spp. (popn 1 barne) + 4 sspp. 27 spp.
Narrastiak 87 spp. (7 popns barne) + 5 sspp 749 spp. (6 popns barne) 61 spp.
Anfibioak 24 spp. 134 spp. 4 spp.
Arrainak 16 spp. 107 spp. 24 spp. (15 popns barne)
Ornogabeak 69 spp. + 5 sspp. 2171 spp. + 1 sspp. 22 spp. + 3 sspp.
Fauna guztia 669 spp. + 38 sspp. 4952 spp. + 12 sspp. 190 spp. + 14 sspp.
FLORA 334 spp. + 4 sspp. 29644 spp. (93 popns barne) 12 spp. (1 popns 1 barne) + 1 bar.
GUZTIA 1003 spp. + 42 sspp. 34596 spp. + 12 sspp. 202 spp. + 14 sspp. + 1 bar.

* spp espezie; sspp: azpiespezie; popn: populazio; bar.: barietatea

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu