Charles Robberts Swart (Winburg, Orangeko Estatu Librea, 1894ko abenduaren 5a - Bloemfontein, 1982ko uztailaren 16a) hegoafrikar politikaria izan zen. Hegoafrikako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea izan zen.

C. R. Swart


1. Hegoafrikako presidentea

1961eko maiatzaren 31 - 1967ko ekainaren 1a
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Tom Naudé
9. Governor-General of the Union of South Africa (en) Itzuli

1959ko abenduaren 11 - 1961eko apirilaren 30a
Lucas Cornelius Steyn (en) Itzuli - Lucas Cornelius Steyn (en) Itzuli
Minister of Education (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaWinburg (en) Itzuli1894ko abenduaren 5a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaBloemfontein1982ko uztailaren 16a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cornelia Wilhelmina de Klerk (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Free State (en) Itzuli
Columbia University Graduate School of Journalism
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli

1894an jaio zen Orangeko Estatu Libreko Boer errepublikan. 1902an Orange kolonia britainiar bihurtu zen eta 1910ean Hegoafrikako probintzia.

1914an abokatu lanetan hasi zen, eta Hollywooden denboraldi labur bat eman zuen film mutuetan aktore gisa. Bloemfonteinen abokatua izan zen 1919tik 1948ra.

Alderdi Nazionaleko kidea izan zen eta 1923an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu. Justizia ministro izan zen 1948tik 1959ra, eta poliziaren botereak indartu zituen apartheidaren aurkakoak zapaltzeko. Gainera, Hezkuntza, Arte eta Zientzia ministro izan zen 1949 eta 1950 bitartean.

Errepublikaren aldekoa izan arren, 1959an Hegoafrikako gobernadore orokor izendatu zuten. urte geroago, Hegoafrikak Errepublika aldarrikatu zuen, eta Swart aukeratu zuten lehen presidente. Zazpi urterako hautatu zuten, baina 1967an dimititu zuen, agintaldia amaitu baino urtebete lehenago.

Kanpo estekak aldatu