Cándido Orbe Gaitan de Aiala

Cándido Orbe Gaitan de Aiala (Astigarraga, 1855 - ?) gipuzkoar militar karlista izan zen. 1868. urteko iraultzaren garaian Frantziara erbesteratu zen familiarekin batera, eta kargu politikoak izan zituen Frantzian, Karlos erregegaiaren gortean. Erregegaiak alferez izendatu zuen eta Elio jeneralaren agindupean borrokatu zen 1873. urteko guduetan (Lizarra, Allo, Deikaztelu, Viana, Jurramendi). Bilboko setioan ere parte hartu zuen eta buruan larriki zauriturik gertatu zen. 1874. urtean kapitain izendatu zuten. Irun, Oiartzun eta Berako Guduetan borrokatu ondoren komandante izendatu zuten (1876). Murgiako eta Donostiako alkate izan zen.

Cándido Orbe Gaitan de Aiala


Donostiako alkate

Bizitza
JaiotzaAstigarraga1855
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza? (168/169 urte)
Familia
AitaJuan Nepomuceno Orbe Mariaka
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Lantokia(k)Donostia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Erreferentziak aldatu