Buto (grezieraz: Βουτώ, arabieraz: بوتو‎, Butu), egun Tell El Fara'in, Egipto Behereko VI. nomoko antzinako hiri bat izan zen, Niloren deltaren ipar-mendebaldean kokatua.

Behe Egiptoko nomoak

Jatorrian, bi hiri ziren, Pe eta Dep, Inperio Berriaren garaitik Per-UadyetUadyeten etxea») izenez ezagunak, Uadyet kobra jainkosaren gurtza toki nagusia baitzen.

Ziur aski, Egipto Behereko erresumaren hiriburua izan zen Egiptoko aro protodinastikoan; azkenik, Hegoaldeko erresumaren mende geratuko zen. Izan ere, aro horri dagozkion estratuetan (K.a. 3100. urtea), tokiko zeramikaren ordez, pixkana-pixkana, jatorria Egipto Garaian duen zeramika nagusitu zen. Gorengo mailak, saitar, lagidar eta erromatar aroei dagozkie, eta hoberen kontserbaturik daudenak dira.

Tokia Flinders Petriek identifikatu zuen 1888an. Modu intentsiboan, ez zen induskatu harik eta 1960ko britainiar espedizioa etorri arte. 1985etik hona, indusketa Alemaniar Arkeologia Institutuak zuzentzen du.

Kanpo estekak

aldatu