Burrito

jatorri mexikarra duen platera, euskal taloen antzekoa

Burritoa mexikoar jatorria duen platera da, gaur egun mundu osoan zabaldu dena. Bere osagai nagusia gari-irinez egindako opila da, wrap edo fajita baten antzerakoa. Normalean babarrun frijituekin batera jartzen da.

Burrito
wrap (en) Itzuli eta roll (en) Itzuli
Osagaiakwheat tortilla (en) Itzuli eta Betegarria
Historia
JatorriaMexiko
Burrito baten adibidea

Izena aldatu

Plater mexikoar honi jarritako izenaren jatorria argitzeko teoria desberdinak daude. Gazteleraz “burrito” astoaren izen txikigarria da, «astotxo». Orain arte historia ezagunena Chihuahuako Juan Méndezena da; honek, bere astoa erabiltzen zuen bere janari-postuaren janaria eramateko. Janaria beroa mantentzeko, irinezko opil batean biltzen zuen. Bi kontzeptu horien loturatik «burrito» etorriko litzateke.

Dena dela, izen hori zaharragoa da. Feliz Ramos y Duartek 1895ean argitaratutako Diccionario de Mejicanismos liburuan «burrito»aren definizioa agertu zen: «Okelaz edo beste janari batez beteta dagoan opil bilduta, Washingtonen Wad eta Chicagon, block» deituta.[1]

Prestakuntza aldatu

Hau da zabalduena:[2]

  1. Opilaren barrukaldean sartuko diren osagaiak (normalean; okela eta barazkiak) prestatu eta txikitu, bakoitzak nahi duen tamainean.
  2. Berotuta dagoan sartagin batean elikagai txikituak sartu eta bertan utzi, ondo sukaldatuta egon arte (edozein saltza edo espeziekaz batera sukaldatu daiteke, bakoitzaren gustura).
  3. Behin nahasketa prest egon, garizko opilan jarri eta tutu baten antzera bildu.

Erreferentziak aldatu

  1. Ramos y Duarte, Féliz (1895). Diccionario de Mejicanismos. Imprenta de Eduardo Dublan.
  2. http://www.clubplaneta.com.mx/cocina/receta_de_cocina_para_preparar_flautas_mexicanas.htm

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu