Burlington Arcade

Burlington Arcade Londresen dagoen saltoki gunea da, Piccadillytik Burlington Gardensenaino, Bond Street atzealdean. XIX. mende erdian irekita, Europako gaur egungo saltoki handien aurrekaria izan zen. Burlington Arcade " luxuzko bitxiak eta moda artikuluen salmentarako" sortu zen, "publikoari pozbidea emateko". Egun irekita dago oraindik.

Burlington Arcade
Ondasun Ingelesa
Burlington Arcade, north entrance.jpg
Burlington Arcade .jpg
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′33″N 0°08′25″W / 51.509139°N 0.140306°W / 51.509139; -0.14030651°30′33″N 0°08′25″W / 51.509139°N 0.140306°W / 51.509139; -0.140306
Historia eta erabilera
Irekiera1819ko martxoaren 20a
Inaugurazioa1819ko martxoaren 20a
Arkitektura
ArkitektoaSamuel Ware (en) Itzuli
Arthur Beresford Pite (en) Itzuli
EstiloaGeorgian architecture (en) Itzuli
Art Nouveaua
Ondarea
Ondare Ingelesa1066338
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Saltokia George Cavendish-ek, William Cavendish, Devonshireko 5. Dukea zen Guillermo Cavendishn-en anaia txikiak ireki zuen. Georgesek Burlington House oinordetzan jaso zuen, bertako lorategian saltokia kokatu zuen. Diseinatzailea Samuel Ware izan zen eta 1819ko martxoaren 20an inauguratu zen. Gero etorriko ziren saltoki askoren eredua izan zen: Bruselako Galeries Royales Saint-Hubert, San Petersburgoko The Passage, Milango Galleria Vittorio Emanuele II eta Napoliko Galleria Umberto I. Arrakasta handia izan zuen, beraz.[1]

2012an, The Telegraph egunkariak saltokia Meyer Bergman enpresaren eskuetan dago. Enpresa hau, jatorriz, herbeheretarra da.[2]

EstiloaAldatu

Fatxada oso apainduta erakusten du, Viktoriar Aroko manierismo estilokoa. Fatxada hori XX. mendearen hasieran eraiki zen.

EgituraAldatu

Saltokia korridore luze bat da, sabaitik argituta, eta bi solairuekin. Bi solairutan negozioak kokatzeko 72 hutsune zituen. Denborarekin horietako batzuk espazio bat baino gehiago erabili dute eta, ondorioz, gaur egun 40 denda dira. Nonnahi luxua da nagusi eta mota askotakoak: bitxidendak, zapatadendak, zaharkinen salmenta, artea. Dena dela, ospe gehiago eman diotena zilarra zaharraren saltzaileak izan dira.

Saltokia oinezkoentzako da eta oso dotore diren erakusleihoak dituzte, guztiak estilo berekoak. Saltokia zaintzeko berezko zaintzaileak daude; haien uniformea tradizionala da: kapela luzea eta lebita. Jatorrizko zaindariak Lord George Cavendishen erregimentuko soldaduak ziren, 10. Royal Husars, alegia.

LapurretaAldatu

1964an Jaguar Mark X automobil bat saltoki barruan sartu zen. Oinezkoak ihes egin zuten eta, bitartean, atrakatzaileek Goldsmiths and Silversmiths Association dendaren erakusleihoa puskatu zuten 35 000 libera esterlina eramanez. Lapurrak inoiz ez dira harrapatuak izan.[3]

Egungo kulturanAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burlington Arcade