Burkina Fasoko altxamendua (2014)

2014ko Burkina Fasoko altxamendua Blaise Compaoré diktadorearen aurkako altxamendua izan zen. Altxamenduaren ondorioz, gobernua utzi zuen.

2014ko Burkina Fasoko altxamendua
Lekua Burkina Faso
Ouagadougou, Bobo Dioulasso eta Ouahigouya
Data2014ko urriaren 28tik aurrera
ArrazoiakUstelkeria, demokrazia falta, konstituzioa ez betetzea eta diktadura luzatzea
Gaztakako aldeakOposizioko alderdiak
Burkina Fasoko gobernua
Burkina Fasoko armada
OndorioakOposizioko 6 kide hil

Gertaerak aldatu

Urriak 30 aldatu

Su eman zioten Burkina Fasoko Parlamentuari, matxinada jendetsu batean. Presidentearen agintaldia luzatzeko Konstituzioaren erreforma geldiarazi nahi zuten protestariek. Compaore presidenteak Gobernua desegin eta larrialdi egoera ezarri zuen[1]. Urriaren 28tik zeuden protestan ehunka herritar, 27 urte aski dira lelopean, Compaorek boterean jarrai ez zezan. Estatu kolpe baten bitartez iritsi zen presidentetzara, 1987an. Horregatik, Armadak Burkina Fasoko parlamentua hartu, eta «trantsizio gobernua» jarri zuen[2].

Urriak 31 aldatu

Blaise Compaorék Burkina Fasoko presidente kargua utzi zuen. Herritarren protesten artean, gobernua desegin eta setio egoera ezarri zuen. Armadaburuak hartu zuen agintea hauteskundeak deitu eta presidente berri bat hautatu bitartean[3].

Azaroak 1 aldatu

Azaroaren 1ean, Burkina Fasoko presidente Blaise Compaorek dimisioa eman zuen, hiru eguneko protesten ondoren[4]. Burkina Fasoko trantsizio gobernua Zidak gidatzea adostu zuen armadak. Blaise Compaore presidentearen dimisioaren ondoren hartu zuen erabakia[5]. Oposizioak armadaren esku hartzea gaitzetsi zuen, eta manifestazioak izan ziren. Datu ofizialik ez zegoen arren, hango hedabideek argitaratu zutenez, gutxienez 30 lagun hil ziren, eta beste 90 zauritu. Boli Kostara egin zuen ihes Compaorek[6].

Azaroak 3 aldatu

Azaroaren 3an, Burkina Fasoko trantsizioa gidatzeko zibil bat buru zuen gobernua negoziatzen ari zirela zioen Zidak. Militarren buruak esan zuen gobernuburu hori kontsentsuz izendatuko zutela[7]. Egun berean, Afrikako Batasunak bi aste eman zizkion armadari gobernu zibil bat ezartzeko. Trantsizioa gidatzeko zibil bat buru zuen gobernua negoziatzen ari direla esan zuen Zidak[8]. Burkina Fasoko armada negoziatzen ari zen herrialdeko boterea «ahalik eta azkarren» zibil baten esku uztea, Isaac Zida teniente koronel eta estatuko buruzagiak esan zuenez. «Gizartearen ordezkaritza eragile guztiekin» negoziatzen ari zirela jakinarazi zuen[9].

Azaroak 6 aldatu

Urtebeterako «trantsizio gobernua» ezartzea hitzartu zuten Burkina Fason. Herritarrek hautatutako zibil batek gidatuko zuen prozesua bozak egin arte. Armadak ere ontzat jo zuen. Militarren jarrerak, dena dela, mesfidantza eragin zuen nazioartean. Nazio Batuen Erakundeak eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak, kasurako, normaltasun konstituzionalera buelta zedila exijitu zioten zenbait alditan armadako buruari, ez baitziren haren jardunaz askorik fio[10].

Azaroak 14 aldatu

Burkina Fasoko armadak, oposizioko alderdiek, erakunde zibilek eta buruzagi erlijiosoek trantsizioko gobernu zibil bat sortzeko hitzarmena egin zuten[11].

Azaroak 15 aldatu

Armadak 2015eko hauteskundeetarako bide orria jakitera eman zuen[12].

Azaroak 19 aldatu

Burkina Fasoko armadak Isaac Zida koronela jarri zuen estatuko gobernuburu[13].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu