Bulgariako Bigarren Inperioa

Bulgariako Bigarren Inperioa (bulgarieraz: Второ българско царство, Vtorо Bălgarskо Tsartsvo) Erdi Aroko bulgariar estatua izan zen, hego-ekialdeko Europan 1185 and 1396 urteen artean iraun zuena.[1] Bulgariako Lehen Inperioaren oinordekoa, Kalojan eta Ivan Asen II.a tsarren agintaldietan izan zuen urrezko aroa. XIV. mende amaieran, otomandarrek konkistatu zuten.

Bulgariako Bigarren Inperioa
ц︢рьство блъгарское
Второ българско царство
1185 – 1396
Monarkia
Bulgariako Bigarren Inperioko bandera

Bulgariako Bigarren Inperioko armarria

Geografia
HiriburuaTarnovo
(1185 –1393)
Vidin eta Nikopolis
(1393–1396)
Kultura
Hizkuntza(k)Bulgariera
ErlijioaKristautasuna, Bogomilismo (debekaturik)
Historia
Aurrekoak
Bizantziar Inperioa
Bulgariako Lehen Inperioa
Ondorengoa
Otomandar Inperioa

Historia aldatu

Balkanetako botere nagusia izan zen 1256 arte, hainbat gudutan Bizantziar Inperioa menderatu ondoren. 1205ean, Kalojanek Inperio Latindarra azpiratu zuen Adrianopolisko guduan. Haren iloba Ivan Asen II.ak Epiroko Despoterria hartu zuen mendean, eta erresuma Adriatikotik Itsaso Beltzaraino hedatu zen. XIII. mendearen amaieran, ordea, mongol, bizantziar, magyar eta serbiarren erasoek eta barneko matxinadek egoera ezegonkortu zuten. XIV. mendean, feudalismoa garatu zen eskualdean, eta enperadoreek boterea galdu zuten. Hori zela-eta, otomandar inbasioa hastekotan zegoela, hiru zatitan banaturik zegoen. 1382an, Otomandar Inperioak Sofia hartu zuen, eta 1396rako Bulgaria osoa haien mende zegoen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Bulgarieraz) Тютюнджиев, Иван; Павлов, Пламен. (1992). Българската държава и османската експанзия 1369–1422. Велико Търново.
  2. Bulgaria: Ottoman rule. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-31).

Kanpo estekak aldatu