Bubu edo boubou delakoa gizonezkoek zein emakumezkoek daramaten jantzi afrikarra da, Afrika Mendebaldekoa. Hitza woloferatik dator, non mbubb edo mboubeu esaten zaion jantziari. Pieza bakarreko tunika izan ohi da, joskera eta tolesturetan sinpletik oso forma landuetaraino aurki daitekeena bere aldaeretan.

Bubu
jantzia

Ereduak eskualdearen eta erabileraren arabera aldatzen dira. Nigerian agbada (joruberazko hitza) gizonezkoen jantzi dotorea izan ohi da, k'sa esaten zaio Touaregen artean, boubou Frankofoniako herrialdeetan, Frantzian eta oro har Europako diasporan; eta honen aldaera gisa, grand boubou, luxuzkoa edo aukera berezietarako modelo dotorea adierazteko.

Kanpo estekak aldatu