Bresteko gaztelua (bretainieraz: Kastell Brest, frantsesez: Château de Brest) Bretainiako Brest hirian dagoen gaztelu bat da. Penfeld ibaiaren ertzean dago, Bresteko badiaren bihotzean.

Bresteko gaztelua
Château de Brest
 Monumentu historikoa
Gazteluaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiBresteko barrutia
Frantziako udalerriBrest
Koordenatuak48°22′53″N 4°29′41″W / 48.381256°N 4.494708°W / 48.381256; -4.494708
Map
Historia eta erabilera
JabeaFrantziako Itsas Armada
Izenaren jatorriaBrest
ErabiltzaileaBrest national naval museum (en) Itzuli
Q30229039 Itzuli
Force océanique stratégique (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaPierre de Massiac (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaPierre de Massiac (en) Itzuli
Philibert de l'Orme
Sébastien Le Prestre de Vauban
Amédée-François Frézier (en) Itzuli
André de Fautras d'Andreuil (en) Itzuli
Materiala(k)Gneissa eta granite (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00089847
Kontaktua
Helbidea6 boulevard Jean-Moulin

Historia aldatu

Erromatarren garaia aldatu

III. mendean erromatarrek castellum bat eraiki zuten bertan. 3-4 metrotako altuera izan omen zuten harresiek eta 120-140 metrotako luzera. 1000 soldadu inguru sartzen ziren bertan. Badirudi ordea ez zutela guztiz osatu gaztelua 410 inguruan alde egin baitzuten. Gaztelua Leongo kondeen esku gelditu zen orduan. 1064 eta 1065 artean Conan II.a Leongo bizkondeak berriztu egin zuen gaztelua, putzu batez inguratuz eta kapera bat eraikiz barnean.

Bretainiako Dukeak aldatu

1240an Bretainiako Dukeek eskuratu eta gotortu egin zuten normandiarren aurkako babes sistemaren parte bihurtuz. Burgoa gazteluan tokirik gabe gelditzen ari zela ikusita ateratzen hasi zen ibaiaren bi aldeetan zabalduz. 1341ean Bretainiako oinordekotza gerran kaltetua izan zen. XV mendean lan handiak egin ziren gazteluan, babes egiturak eta armak berriztuz.

Vaubanen gotorlekua aldatu

1631 urtean Richelieu kardinalak portu militar bihurtu zuen Brest eta 1700an Vauban gotorleku ugarietako bat bilakatu zen. 1785ean Luis XVI.a Frantziakoak aginduta M. Jallier de Savault arkitektoak handitu egin zuen gaztelua.

XX. mendea aldatu

Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek hiria eskuratu eta itsaspekoen base bihurtu zuten. 1944ko Normandiako konkistaren barnean Bresteko gaztelua alemaniarren erresistentzia leku bakarretakoa bihurtu zen. Aliatuek orduan bonbakatu egin zuten eta hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen.

1955ean Itsasgintzako Museo Nazionalak hartu zuen eta itsasontzien maketak daude bertan ikusgai.


 
Bresteko gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu