Bregenz Vorarlberg lurralde austriarraren hiriburua da. Udalerria Konstantzako aintziraren ekialdeko ertzean kokatzen da, Suitza eta Alemaniako mugatik gertu.

Bregenz
Bregenz
Austriako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Austria
EstatuaVorarlberg
AlkateaMichael Ritsch (en) Itzuli
Izen ofizialaBregenz
Jatorrizko izenaBregenz
Posta kodea6900
Geografia
Koordenatuak47°30′18″N 9°44′57″E / 47.505°N 9.7492°E / 47.505; 9.7492
Map
Azalera29,51 km²
Altuera427 m
MugakideakHard (en) Itzuli, Lauterach (en) Itzuli, Kennelbach (en) Itzuli, Lochau (en) Itzuli, Langen bei Bregenz (en) Itzuli, Buch, Hörbranz (en) Itzuli eta Lindau
Demografia
Biztanleria29.620 (2023ko urtarrilaren 1a)
−186 (2018)
Dentsitatea1.004,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia05574
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAkre eta Bangor (Ipar Irlanda)
MatrikulaB
http://www.bregenz.at

Bregenz Vorarlberg estatuko hiri bat da, Dornbirn, Hohenems, Feldkirch eta Bludenz hiriekin batera.

Musika klasikoko udako jaialdi ezagun batzuen egoitza da, Bregenzer Festspiele deituak, Konstantzako lakuaren gainean, neurri batean, garatzen direnak.

Historia aldatu

Lehen kokapenak K. a. 1500. urtekoak dira. Estrabonek, Brigantii izeneko tribu zelta, Alpeetako eskualde hauetan subtribu bezala aipatu zuen. K. a. 53an zeltak Brigantiimen finkatu ziren, bertako gotorlekurik indartsuenetako bat. K. a. 15eko guduen ondoren. erromatarrek Brigantium konkistatu zuten eta hiria erromatar kanpamendu bihurtu zen.

Ptolomeok (2.12.3) Rhetia probintziako herrien artean aipatzen du. Konstantzako aintziratik gertu zegoen errepideen elkargunerik garrantzitsuena zen: hemen, Galiatik zetorren errepidea, Basileatik barrena, eta hegoaldetik (Mediolanum) Alpeetan barrena zihoana gurutzatzen ziren. Handik Cambodunumetik (gau egun Kempten) Augusta Vindelicum (gau egun Augsburg) hiribururaino zihoan errepidea. Ondorioz, Brigantium behin eta berriz aipatzen da antzinatean. Lekuaren garrantzia, Plinio Zaharrak Konstantzako lakuari Lacus Brigantinus deitzen diola azaltzen du (Amiano Martzelinok Lacus Brigantiae, 15.4.1).

 
Steinbüheleko villa erromatarra Bregenzen (Vorarlberg)

Uste da, oppidum zelta, alde zaharraren gehikuntzan zegoela, erromatarren kokalekua aintziraren ertzeko terrazaren gainean hedatzen zen bitartean. Kale nagusiaren bi aldeetan garatzen zen hiri ireki bat zen, baina insulae laukizuzenez planifikatutako kokaleku bat ere bazen. Dirudienez, eraikin publikoak, nagusiki, lakuaren ondoko terrazaren ertzean zeuden, pribatuak eta artisauen auzoa kalearen beste aldean zeuden bitartean. Aintzirarako terrazetan banakako eraikinak zeuden (villae, etab.). Foroa (97 x 55 m) ohiko lekutik aldentzen zen, muinoak ez baitzuen forora begiratzen, lekuz kanpo baitzegoen. Terma handiak kale nagusian eraiki ziren, foroaren hego-mendebaldean. Gainera, eraikin publiko eta pribatu ugari aurkitu dira, euren funtzio zehatza erraz zehazterik ez dagoen arren. Hiritik kanpo, ipar-ekialdera, nekropoli nagusia dago, Rhetiako erromatar hilerri handienetako bat. 1300 hilobi baino gehiagok (I. mendetik IV. mendera bitartekoak), euren tresneriarekin, merkataritza gune bezala nolabaiteko garrantzia izan behar zuen herri baten aberastasun sendoa adierazten dute.

Brigantiumek Rhetiako inskripziorik zaharrena du, K.o. 4tik 14ra bitarteko inskripzio bat, Druso Gaztea oroitzen duena. Inperioaren lehen garaietan, Tiberioren garaian, lur mugimenduak izan ziren; Klaudioren garaira arte, zalditeria unitate bat egon zen han, eta, azkenik, Danubiora joan zen.

260 inguruan limesak erori egin zirenean, inperioaren muga Konstantzako aintziraraino erretiratu zen, Brigantium mugako hiri bihurtuz. 259/60an, alanoek Brigantium suntsitu zuten.

Geroago, Konstantza lakuko ontzidiaren komandantearen kuartel nagusi bihurtu zen (Notitia Dignitatum 35.32).

Ez dago jakiterik Brigantiumek municipium estatusa zuen ala ez. Brigantium erromatarraren aztarna ikusgarri bakarrak, hilerri protestantean dagoen horma bat eta erromatar kaiaren zati bat dira. Aurkikuntza ugari daude Bregenzeko Vorarlberg Landesmuseumen[1].[2]

610etik 612ra, San Kolunbano eta San Gall misiolariak izan ziren Bregenzen. 917tik aurrera, gaztelua, Udalrichingertarren egoitza bezala erabili zen (Vorarlbergeko dinastia gobernaria), euren buruari, Bregenzeko kondeak deitu ziotenak. Etxea 1150 inguruan iraungi zen. Bregenzeko Ulrich konteaen semea San Gebardo izan zen, 947an jaioa. Konstantzako apezpiku bihurtu zen. 1170 inguruan, Tübingeneko Hugok, Montforteko kontearen semeak, hiriaren asentamendu bat sortu zuen (lehen aipamen dokumentatua 1249an), XIII. eta XIV. mendeetan eta 1650etik 1652.era arte handitua.

Hiria 1451n eta 1523an Habsburgoei saldua izan zen, eta austriar domeinupean jarraitu zuen, suediar indarrek Carl Gustaf Wrangelen agindupean okupazio labur batekin Hogeita Hamar Urteko Gerran, XIV. mendera arte. Bregenz Bavariaren mende egon zen 1805etik 1814ra arte. 1842tik 1850era, Konstantzako lakuan portua eraiki zen. 1883an eta 1889tik 1891ra, portua handitu eta 1884an itsasontzi austriarren zerbitzua ezarri zen. Trenbide-komunikazioa 1872tik eta 1884tik existitzen da Arlberg mendigune osoan. Ordutik, hiria inguruetara zabaldu da.

1726tik, Bregenz Austriako administrazioaren egoitza nagusia izan da Vorarlberg-en (Obervogtei, 1786an Kreisamt, 1861etik aurrera Landtag-en egoitza, 1918tik aurrera Landeshauptmannen egoitza). Rieden-Vorkloster eta Fluh 1919an eta 1946an sartu ziren, hurrenez hurren. 1945ean bonbardatu zuten, eta 72 etxe suntsitu zituzten.

Hiri senidetuak aldatu

Sankt Pölten ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) «en» vorarlberg museum (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  2. «The Princeton Encyclopedia of Classical Sites, BRIGANTIUM (Bregenz, capital of Vorarlberg) Austria.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).

Kanpo estekak aldatu