Braveheart (euskaraz ‘’Bihotz Adoretsu’’) drama-akziozko film bat da, 1995ean estreinatutakoa. Bost Oscar sari irabazi zituen, horien artean film onenarena. William Wallacen bizitzan oinarrituriko film epikoa da, Eskoziako heroi nazioala bera. Mel Gibsonek zuzendu eta ekoitzi zuen.

 Braveheart
James Hornerren filma
Egilea(k)James Horner
Argitaratze-data1995
IzenburuaBraveheart
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, film dramatikoa, gerra-filma, ekintza-filma eta Erdi Aroari buruzko filma
Iraupena177 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mel Gibson
Gidoigilea(k)Randall Wallace
Antzezlea(k)
Mel Gibson (William Wallace)
Sophie Marceau (Elisabet Frantziakoa)
Brendan Gleeson
Patrick McGoohan (Eduardo I.a Ingalaterrakoa)
Angus Macfadyen (Roberto I.a Eskoziakoa)
James Cosmo
David O'Hara
Ian Bannen (Robert de Brus, 6th Lord of Annandale (en) Itzuli)
Tommy Flanagan
Brian Cox
Alun Armstrong
Michael Byrne
Peter Mullan
Donal Gibson
Catherine McCormack (Murron MacClannough (en) Itzuli)
Gerard McSorley
John Kavanagh
Rupert Vansittart
Sean Lawlor
Peter Hanly (Eduardo II.a Ingalaterrakoa)
Seán McGinley
David Gant
Stephen Billington (en) Itzuli
Malcolm Tierney (en) Itzuli
Bernard Horsfall (en) Itzuli
Richard Leaf
Tam White (en) Itzuli
Jimmy Chisholm (en) Itzuli
James Robinson (mul) Itzuli (William Wallace)
Mhairi Calvey (en) Itzuli (Murron MacClannough (en) Itzuli)
Jeanne Marine (mul) Itzuli
Sandy Nelson (en) Itzuli
Ralph Riach
Dean Lopata (en) Itzuli
Robert Paterson (en) Itzuli
Julie Austin (en) Itzuli
Alex Norton
John Murtagh (en) Itzuli
Daniel Coll (en) Itzuli
Niall O'Brien (en) Itzuli
Liam Carney
Bill Murdoch (en) Itzuli
Mal Whyte (en) Itzuli
Paul Tucker (en) Itzuli






















[[Kategoria:Stephen Billington (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Malcolm Tierney (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bernard Horsfall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Tam White (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jimmy Chisholm (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:James Robinson (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mhairi Calvey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jeanne Marine (mul) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sandy Nelson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Dean Lopata (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Paterson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Julie Austin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Murtagh (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daniel Coll (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Niall O'Brien (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Bill Murdoch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mal Whyte (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Tucker (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMel Gibson
Alan Ladd
Bruce Davey
Stephen McEveety



Konpainia ekoizleaThe Ladd Company (en) Itzuli
Icon Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:The Ladd Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Icon Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaMel Gibson
EdizioaSteven Rosenblum
Bestelako lanak
MusikagileaJames Horner
Argazki-zuzendariaJohn Toll
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEskozia
Argumentu nagusiaFirst War of Scottish Independence (en) Itzuli eta William Wallacea
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0112573 Filmaffinity: 395715 Allocine: 10080 Rottentomatoes: m/1065684-braveheart Mojo: braveheart Allmovie: v134724 TCM: 69593 Metacritic: movie/braveheart TV.com: movies/braveheart
Discogs: 90715 Netlix: 60000540Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
James Hornerren kronologia
Braveheart Robert the Bruce

Robert the Bruce (2019) jarraipena izan zuen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

William Wallace (Mel Gibson), "Braveheart" ezizenez, errebelde eskoziarra da. Eduardo I.a Ingalaterrakoa (Patrick McGoohan), ezizenez Longshanks edo Hankaluze, ingeles errege ankerraren aurkako herriaren matxinada bat zuzentzen du; honek Eskoziako Erresumaren Koroa lortu eta herrialdea bereganatu nahi du, azken eskoziar erregeak seme-alabarik izan ez zuela aprobetxatuz.

Umea zela (1280 inguruan) Wallacek bere aita eta anaia galdu zituen ingelesen eskuetan, eta beste asko erail dituzte ordutik. William gaztea bere osaba Argyleren zaintzara igaro zen, eta honek atzerrira eraman zuen formazio on bat izan zezan. Handik urte batzuetara Eskoziara itzuli da bakean bizitzeko asmoz. Baina ezinezkoa da. Izan ere, Longshanksen zapalkuntza are handiagoa da ius primae noctis (Lehen gaueko eskubide) delako lege ankerra ezarri duenetik.

Murron McGlannough bere bikotea, zeinarekin ezkutuan ezkondu zen, Lanarkeko sheriffak erail du (Wallacek ez zuelako ingelesek bortxa zezaten utzi). Une horretatik aurrera, Eskozia ingelesen zapalkuntzatik askatzeko bere erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Bere ausardia, karisma eta adimenari esker boluntario asko elkartuko zaizkio. Esate baterako, bere klaneko kideak, Hamish Campbell bere haurtzaroko adiskidea, edo Esteban Zoroa irlandar xelebrea. Eskoziarren aurka, ingelesek porrot iraingarria jasango dute Stirlingeko zubiko guduan.

Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. Longshanksek erosi egin ditu nobleak. Robert Bruce zalantzatiak (Angus Macfadyen), Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita legendunak (Ian Bannen) Ingalaterrako Erresumarekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.

Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta York hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: Galesko printze emagizonaren emaztea, Elisabet Frantziakoa printzesa (Sophie Marceau). Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izango dute.

Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du Falkirkeko guduan, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen Longshanksen alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.

Wallace eta bere gizonek erresistentzia antolatzen dute. Falkirken traditu zuten nobleak berak akabatzen ditu. Wallace jada mitoa bihurtu da, eta ingelesentzat sekula baino arriskutsuagoa da orain. Hala ere, berak badaki nobleziaren laguntzarik gabe ez dagoela zer eginik. Horregatik arriskatzen da beraiekin Edinburghen elkartzera, Brucek eskatuta (hau benetan bere alde dago). Baina gainerako nobleek beste asmo batzuk dituzte eta Wallace ingelesek harrapatzen dute. Bruce gazteak, etsipenak jota, hilzorian dagoen bere aitari egozten dio azpijokoa.

Wallace Londonera eramaten dute, traizioagatik kondenatu, eta gogor torturatu eta lepoa mozten diote “Askatasuna!” oihu egin ondoren. Baina bere sakrifizioa ez da alferrikakoa izan. Ingalaterrako Eduardo I.a hil egin da, eta Eduardo II.a ahul eta emagizonak ordezkatu du. Robert Bruce Eskoziako erregea da, baina mendekotasuna agindu behar dio errege ingelesari.

Horren ordez, Brucek borroka egitea erabakitzen du eta bere soldaduak animatzen ditu honela esanez: "Wallacekin eman duzue odola, orain eman ezazue nirekin!". Bannockburngo guduan (1314) irabazi egiten dio gizon gehiago zituen armada ingelesari.

Alba gu bràth! ("Eskozia Betirako!")... azkenean Eskozia aske da.

Aktoreak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu