Alba gu bràth (ahoskera: /ˈal̪ˠapə kə ˈpɾaːx/, Eskoziako gaelikoz hitzez hitz Eskozia Epaiketa arte esan nahi du, hots, Azken Epaiketa arte; hala ere, ingelesez nahiz euskaraz Eskozia betiko edo Beti Eskozia gisa itzuli ohi da[1]) Eskoziaren aldeko lelo, deiadar edo esaldi bat da. Eskoziar nazionalismoaren eta independentismoaren leloa ere bada.

Eskoziako bandera eta Alba gu bràth leloa.

Eratorriak aldatu

Esaldiak hainbat aldaera ere baditu, adibidez, Alba go bragh, Alba gu bra edota Alba go breá. Irlandan, bertakoek irlanderazko Erin Go Bragh (Irlanda betiko) esaldia erabili ohi dute.

Bitxikeria aldatu

Bitxikeria gisa, 1995. urteko Braveheart filmean zehar, Stirling Bridgeko gudua hasi aurretik, Mel Gibson aktoreak antzeztutako William Wallace eskoziar buruzagiak, bere gudarostea ingelesen aurrean adoretu eta oldartu nahian, Alba gu bràth esaldia oihukatzen die eta eskoziarrek oihu berarekin erantzuten diote.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu