Bojniceko gaztelua
Bojniceko gaztelua (eslovakieraz: Bojnický zámok; hungarieraz: Bajmóci vár) Eslovakiako Bojnice udalerrian dagoen gaztelu bat da. XII. mendeko eraikina da, XIX. mendean zaharberritua, eta gaur egun Erromantizismo garaiko itxura izan arren, gotiko eta Berpizkundeko elementu batzuk ere gorde ditu. 1970ean Monumentu Kultural Nazional izendatua izan zen, urtero milak bisitari bertaratzen direlarik. Gainera, fantasia eta maitagarrien ipuinak gaitzat dituzten filmen ohiko eszenatoki ere bada.
Bojniceko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovakia |
Eslovakiako eskualdea | Trenčín eskualdea |
Eslovakiako barrutia | Prievidzako barrutia |
Herri | Bojnice |
Koordenatuak | 48°46′48″N 18°34′40″E / 48.779963°N 18.577688°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erabiltzailea | Slovak National Museum - Bojnice castle (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Parkea
aldatuGaztelua zuhaitz ugariz osatutako parke batez inguratua dago. Bertan, Bojniceko zoologikoa dago, Eslovakiako zaharrena, gainera parkea bera baso moduan Strážov mendietan barneratzen da.
Iruditegia
aldatu-
Bojniceko gaztelua 2004ean.
-
Bojniceko gaztelua udalerritik ikusita.
-
Bojniceko gaztelua 2007an.
-
Pálffy begiratokiko gurdia (gazteluaren barnean).