Božo Petrović-Njegoš

politikari eta voivoda montenegroarra

Božo Petrović-Njegoš (ziriliko serbieraz: Божо Петровић-Његош; 1846-1929) voivoda eta politikari montenegroarra izan zen.

Božo Petrović-Njegoš


Montenegroko lehen ministro

1879ko martxoaren 20a - 1905eko abenduaren 19a
Bizitza
Jaiotza1846
Heriotza1929 (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Graduajeneral

1876-1878ko Montenegro-Otomandar Gerran Hegoaldeko Armadaren agintea hartu ondoren, Montenegroko Printzerria ordezkatu zuen Berlingo Kongresuan. Montenegroko gobernuburu izan zen 1879tik 1905era, eta bera izan zen Montenegroko historiako lehen gobernuburua.

Biografia aldatu

Paris-en ikasi zuen. Ikasketak amaitu ondoren itzuli zen Montenegrora. Nikolas printzearen lehengusu bezala, Božo 1860tik 1871ra bitarteko oinordeko naturala[1] izan zen, Nikolas-en lehen semea, Danilo, jaio zenean.

Hegoaldeko Armadako komandantea izan zen 1876-1878ko Montenegro-Otomandar Gerran. Arrakasta handia izan zuen Medun eta Trijebavariako guduetan. Hala ere, bere memorietan, Ilija Plamenac voivodak dio bera zela Hegoaldeko Armadako de facto buruzagia, Božo gazteegia eta eskarmenturik gabea baitzen. Bulgariako Printze izateko hautagaia izan zen 1879an.

Kongresuaren ondoren, 25 urte baino gehiagoz gobernuburu izan zen. Lehenik Senatuko Kontseiluko Presidente[2] bezala eta ondoren Estatu Kontseiluko presidente bezala 1879tik 1905era. 1905eko Montenegroko Konstituzio liberalaren aldarrikapenarekin politikatik erretiratu zen. 1915ean, Shkodër eta Malësiako gobernadore izendatu zuten, Lehen Mundu Gerran okupatu ondoren.

1918ko abenduan Jugoslavia sortzera eraman zuten gertaeretan espetxeratu zuten. Nikšić-etik gertu atxilotu zuten, bere bi anaia gazteenekin, Đuro Petrović jeneralarekin eta Marko Petrović barrutiko zinegotzi ohiarekin. Hirurak Podgorican sartu zituzten. Božo eta Marko ia urtebeteren ondoren askatu zituzten, eta gero Sarajevon sartu. Đuro jenerala Podgorican egon zen, katarata zuen lekuan.

Heriotza aldatu

1929an hil zen eta San Sava Elizako hilerrian lurperatuta dago Erakovići, Cetinjetik gertu.

Erreferentziak aldatu

  1. Jaraunsle/oinordeko naturala edo itxurazko jaraunslea/oinoderkoa pertsona bat da, eta, behin jaio eta gero, ezin du gerora beste jaiotzarik izan jaraunspen-titulu bat hartzeko. Nahiz eta terminoa orokorra izan edozein noblezia-titulutarako, normalean monarkia baten oinordekoari egiten dio erreferentzia. Ustezko jaraunsle baten aurkakoa da, oinordetza-lerroan lehena bada ere, oinordeko hautagarriago baten jaiotzak lekualda dezakeena.
  2. Senatuko Kontseiluko Presidentearen kargua Montenegroko printzerrian "izen" zaharra da, Montenegroko Printzerriko Lehen Ministro esan nahi duena.

Kanpo estekak aldatu