Nikolas I.a Montenegrokoa

Nikolas I.a Petrović-Njegoš (serbieraz: Никола I Мирков Петровић-Његош; Njeguši, 1841eko urriaren 7aGreg./irailaren 25Jul. - Cap d'Antibes, 1921eko martxoaren 1a) Montenegroko gobernaria izan zen, 1860tik 1910era printze bezala eta 1910etik 1918ra lehen errege eta bakar bezala.

Nikolas I.a Montenegrokoa
Kingnicholas.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza Njeguši (en) Itzuli1841eko urriaren 7a (juliotar egutegia)
Herrialdea Prince-Bishopric of Montenegro
Talde etnikoa Serbiarra
Heriotza Antibes1921eko martxoaren 2a (79 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Aita Mirko Petrović-Njegoš
Ama Anastasia Martinovich
Ezkontidea(k) Milena of Montenegro (en) Itzuli  (1860 -
Seme-alabak
Leinua House of Petrović-Njegoš (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzak Montenegroera
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, monarka eta aristokrata
Jasotako sariak
Kidetza San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa

Find a Grave: 8702140 Edit the value on Wikidata
Signature of Nicholas I Petrović-Njegoš.jpg

Mirko Petrović-Njegošen semea eta Danilo I.a Montenegrokoaren iloba izan zen. 1860an, Montenegroko printze bezala, bere osabaren oinordekoa izan zen eta Milenarekin ezkondu zen.

1876an eta 1877/78an Turkiaren aurkako bi gerra irabazi zituen eta Montenegroko lurraldea handitu zuen. 1878ko Berlingo Biltzarrak Montenegroren independentzia onartu zuen. 1905ean konstituzioa eman zuen eta prentsa askatasuna ahalbidetu zuen. 1910ean errege izendatu zuten. Bere erregealdian, Montenegrok, Balkanetako Gerran eta Serbiaren aldeko Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. Urtarrilean Austria-Hungariak Montenegro inbaditu zuen eta erregeak Italiara eta gero Frantziara ihes egin zuen.

1918ko azaroan, Podgoricako Batzarrak erregea kargutik kendu eta Montenegroko Serbiari atxikitzea onartu zuen. Handik denbora batera Jugoslavia sortu zen.

Nikolas Frantziako erbestean hil zen 1921ean eta bere gorpuzkiak Montenegron lurperatu zituzten 1989an.