Bleu des Causses izeneko gazta Frantziako Auvergne eskualdean egiten den gazta bat da, AOC izendapena 1975etik duena.

Bleu des Causses
Jatorrizko herrialdea Frantzia
EskualdeaAveyron
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaEz
EgituraGazta urdina
Gantz materia%45a
Neurriak20 cm
Pisua2,5 kg
Zahartze denbora10-12 aste
ZiurtagiriaJatorrizko Izendapena 1975

Behi esnezko benetako roquefort bat da, bere ezaugarri rustikoa Causseseko kareharrizko kobazuloetan egiten den bere fintze luzetik datorrelarik, bereziki Gorges du Tarneko amildegietakoetan.

Elaborazioa aldatu

Behi esnez eginiko gazta bat da, ore berdekoa eta, gutxi gora-behera, 2,5 kilo pisatzen dituena. Bere fintze gunea Aveyroneko zenbait kantoitan kontzentratzen da: Campagnac, Cornus, Millau, Peyrelau eta Saint-Affrique.

Dastaketa aldatu

Bere dastaketa eperik hoberena maiatzetik irailera bitartean da, 10 eta 12 aste bitarteko fintze baten ondoren, baina urteko edozein garaitan oso gazta bikaina da.

Ekoizpena aldatu

983 tona 2003an, guztiak gatzatutako esnezkoak.


Kanpo estekak aldatu