Arbeleko letra lodi

Blackboard bold» orritik birbideratua)

Arbeleko letra lodia edo blackboard bold ingelesez, sinbolo jakin batzuetarako testu matematikoetan erabilitako tipografia da, sinboloaren zenbait lerro (normalean bertikalak) bikoiztu egiten direlako nabarmentzen dena. Letra mota hau normalean erabiltzen da zenbakizko multzoak adierazteko.

"Bold" hitza arbeleko letra lodiz idatzia.

Arbeleko letra lodi tipografia tradizionalki letra lodiz inprimatutako sinboloak arbelean irudikatzeko saiakera gisa sortu zen. Azkenean, ohitura hori inprimatutako testuetan sartu zen, letra lodi arruntetik bereizita.

Adibideak aldatu

TeX Unicode Erabilera matematikan
  Zenbaki konplexuak
  Koaternioiak
  Zenbaki arruntak
  Zenbaki lehenak
  Zenbaki arrazionalak
  Zenbaki errealak
  𝕊 Esfera
  Zenbaki osoak

Kanpo estekak aldatu