Biuret-en erreakzioa laborategian erabiltzen den proba biokimikoa da, proteinen lotura peptidikoa antzematen duena. Aztertu nahi den lagin batean, erreakzio honek proteinak, peptidoak eta oro har lotura peptidikoak dituen substantzia oro antzeman egiten ditu.

A test tube containing a clear violet solution
More kolorea Biuret proba positibo batean

Proteinen detekzioa ez ezik, proba honek lagin batean dagoen proteinen kontzentrazioa ere (espektrofotometriaren bidez, 540 nm-tan irakurriz) neurtu egiten du.

Oinarria aldatu

Urea (CO(NH2)2) berotzerakoan bi substantzia agertzen dira: amoniakoa eta biuret izenekoa:

2CO(NH2)2 → NH3 + NH2-CO-NH-CO-NH2

Biuret horrek antza handia du proteinekin, -CO-NH- taldeak dituelako. Inguru alkalino batean, Cu2+ ioiarekin erreakzionatzerakoan, biuretak more kolorea hartzen du.

Era berean, -CO-NH taldeak dituen proteina bezalako substantzia orok ere more kolorea hartzen du Cu2+ ioiarekin erreakzio egiterakoan inguru basiko batean.

Zenbat eta CONH talde gehiago eduki aztertutako laginak, orduan eta biziagoa izango da more kolorea kobre sulfatoa gehitzerakoan.


Prozedura aldatu

  • Saiodi batean arrautzaren zuringoaren (albumina duena) 3 ml. jarri.
  • %1ean diluitutako kobre sulfatoaren 5 tanta bota.
  • Likidoak more kolorea hartzen du, proteinak (albumina) daudelako.


 
Biuret-en prozedura arrautzaren zuringoarekin.

Kanpo estekak aldatu